Skip to main content

Arbaiun arroila

Jose·k

2007/03/27 - 18:58

Iso mendateko behatokitik ikusita | ©Jose (20060902)
Altuera
500 m
Mota
Lurraldea

Denboraren joanean Zaraitzu ibaiak kareharrizko mendi batetan zehar 6 Km luze den eta 300 metrotako hormak dituen zintzur ikusgarri bat landu du. Kareharrizko geruzak arku forma du, altua arroilaren erdialdean, baxua ertzetan. Ertzetan ibaiak kareharria jaten jarraitzen du, eta horregatik arroila estua da. Erdialdean aldiz ibaia kareharriaren azpiko geruza jaten hari da, material hauskorragoz osatuta dagoena, eta ondorioz arroila zabaletara hasi da. Bai arroilaren hondoa, bai eta gainaldeko ingurunea ere, basoz estalita dago, eta balio ekologiko handiko gunea da. Aipagarria da bertako hormetan bizi den sai arre kopurua. Gaur egun natur erreserba izendatuta dago. Irunberritik Nabaskozera doan errepideak arroila Iso mendatearen bitartez saihesten du. Mendatearen gainetik gertu arroilaren ikuspegi ederra eskaintzen duen behatoki bat dago.

Oso gertu (< 1.000 m)

Monteidorra mendia (707 m.) · Idorra trikuharria (985 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Monteidorra mendia (707 m.) · Idorra trikuharria (985 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi