Aspurtz eta Nabaskoze herrien artean mendialde ez oso nabarmen bat zabaltzen da Aspurtz herria Zaraitzuko ibar nagusitik bereiziz. Abeltzaintzaren gainbeherarekin larreak pinuz birlandatu ziren, edo sasien esku utzi. Ondorioz, bide gutxi daude, eta gehienak erdi itxita: pistak dira gaur egun mendi horien bisitariek erabili behar dituzten irispide bakarrak.
Inguru zail honetan, Ekialdeko Nafarroa osoan bezala, anitz dira herri despopulatuak: Artesano, Egurzano, Racas (Alto eta Bajo), San Felices eta Cerrencanos (Alto eta Bajo) dira zonaldeko herri ahantziak.
Aspurtz herritik abiatuta, Racas Bajoko hondakinak eta Racas Altoko etxetzarra bisita genitzake, artean zutik dirauena Santa Luziako baselizaren ondoan.
Mendiei dagokienean, Biska da inguruko gainik altuena (899m) eta itxura erakargarriena duena. Hegoalderago, Anzali mendia dago (813m) Martinez Garderen Mendien Katalogo zabalean jasotako gaina, eta paisaia zabalagoak eskaintzen dituena.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig