Skip to main content

AITZBITARTE IV koba

inaxio·k

2009/01/05 - 23:59

Sarrera barru aldetik ikusita | ©inaxio (20081227)
Altuera
228 m
Lurraldea
Mota

Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 20 bat metro gorago, Aitzbitarte III kobaren gain aldean. 17 m.ko zabalera eta 5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako sarbide erraza eskaintzen duena. Bada ezker aldean sarrera txikiago bat, berehala atalondo nagusi honekin bat egiten duena.
Atalondo honetatik bi galeria barneratzen dira haitzean: bata horizontala da eta jarraitzen erraza da tarte luze batean; besteak behera jotzen du eta ez da ibilgarria. Indusketa eta aurkikuntza ugariren iturburua izan da urte askotan zehar.

Bertara heltzeko biderik laburrena Errenteriako Barrengoloia aisigunetik erreka aldera jaisten den porlanezko bidea jarraitzea da. Erreka zeharkatzen duen bihurgunean bertan hasten da oinezko bidea, errekaren paretik doana. Minutu gutxiren buruan helduko gara zurezko zubi batera, hura zeharkatu eta aldapan gora metro batzuk eginez gero laster egingo dugu topo kobaren sarrerarekin.

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

AITZBITARTE III koba (9 m.) · Landarbaso auzoa (703 m.) · LANDARBASO III trikuharria (759 m.) · LANDARBASO IV trikuharria (933 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi