Sodupe jauregia

Enezubi·k

2026/07/24 - 16:36

Sodupetarren Jauregia. Navaridas
Sodupetarren Jauregia. Navaridas ©Enezubi (20260724)
23 klik
Beste izenak: Udaletxe Zaharra
Udalerria:Navaridas
Mendea: XVIII
Iraupen egoera: Ona

Arinki trapezoidala den oinplano angeluzuzen batean eraikia dago, zeinaren aldeak, gutxi gorabehera, neurri hauek baitituzte: fatxada nagusiak 12 metro ditu, eta hegoaldeko eta iparraldeko fatxadek, hurrenez hurren, 16 eta 18 metro. Halaber, lau isurialdeko estalkia du. Honako altxaera hauek ditu: beheko solairua, lehen solairua, bigarren solairua eta teilatupea, Diputazio kalerantz, eta beheko solairua, lehenengoa eta teilatupea, Kale Nagusirantz; horrela, bi kaleen arteko desnibela gainditzen da. Sotoan upeltegia dauka. Hasieran, eraikin exentua zen, baina, gaur egun, baditu bolumen erantsi batzuk iparraldeko fatxadaren kontra. Egun, Udalari dagokion eraikin-zatia ez da erabiltzen; bakar-bakarrik erabiltzen da, udako etxebizitza moduan, zati pribatua.

Hegoaldean, eraikinak lorategi pribatu bat dauka, etxebizitzaren jabeena, eta bertan dago sakonera handiko ur-putzu bat. Lorategira Diputazio kaletik sartzen da, burdin saredun ate bikoitz bat zeharkatuta.

Eraikinaren barrualdeak, bi zati ditu: ekialdea, etxebizitza pribatuaren jabeena dena, eta hasierako banaketari ia osorik eusten diona; eta beste erdia, Navaridasko Udalarena.

Etiketak:wikipedia

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Andra Maria Sortzez Garbia eliza (58 m.ra) · Navaridas udalerria (76 m.ra) · Ortegako San Juan ermita (110 m.ra) · Santiago ermita (408 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints