Artomaña dorretxeaAmurrion (Araba) dagoen dorretxea da, estilo gotiko-errenazentistakoa, XIV. mendearen bukaeran eta XV.aren hasieran eraikia. 2018kootsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzakkultura ondasun izendatu zuen, Arabako eskualde kantabriarreko dorreakmonumentu-multzo sailkapenaren barnean.
Dorretxeak oinplano angeluzuzena du (11 x 10 m inguru), ipar-hegora begira eta lau isurkiko teilatuak koroatua; hiru solairu eta ganbara bateko dorre honek mendebaldean du sarbide nagusia. Eraikina kareharrituparritsuzkoharlangaitzez eginda dago batez ere, bertako substratukoa; eskantzuak eta baoak, halere, tamaina handiko harlanduzkoak dira, oso ondo eskuairatu eta landutakoak, 45ºko okerdurarekin, horiek ere bertako kareharri tuparritsuzkoak. Beheko solairuari dagokionez, sarbide erdizirkular zabala dago aurpegi nagusian eta gezileiho-bikote oso garaiak eskuineko eta atzeko aurpegietan. Lehenengo solairuak sarbide erdizirkular garai edo balkoia eta leihatila arku-zorrotza ditu; horien gainean harburu-ilara bikoitza dago. Ezkerretara bi gezileiho daude, eta beste bat eskuinetara. Bigarren solairuak, bizitoki denak, leiho zorrotz samarra du, egun itxita dagoena; eskuinaldean, leiho biki zorrotza dago, hura ere itxia eta oso eraldatua (hari bikoitza baino ez da geratzen), bai eta zorrotz samarra den beste bat ere estalita; atzealdean, mota bereko beste bi leiho daude, horietako bat itxita dagoelarik, eta eskuinetara, konopio bikoitzekoa izan zitekeen (oso hondatuta dago) leiho bat eta gezileiho bat. Zertxobait berriagoak dira neurri handiagoko baoak, «ex novo» edo aurreko batzuk eraldatuz egin direnak. Bao hauek guztiak XIX. mende erdialdeko edo XX. mende hasierakoak izan litezkeen adreilu trinkoz daude eginda. Mendebaldeko fatxadan hainbat mentsula daude, bi mailatan lerrokaturik eta zurezko egituraren batekin loturik.
1949ko apirilaren 22ko Dekretuaren adierazpen orokorrak (125. zk.ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1949ko maiatzaren 5ekoa) Espainiako gazteluak estatuaren babespean jartzen ditu. 16/1985 Legeak, ekainaren 25ekoak, Espainiako Ondare Historikoarenak (155. zk.ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1985eko ekainaren 29koak) ondare historikoa babesteko esparru orokorra ezartzen du.
Dorre hau XIV. mendekoa edo XV. mendearen hasierakoa izan daiteke eta ziurrenik Zárate leinuarena izan zen, nahiz eta ez dagoen hori baieztatzen duen armarririk. 1521ean, Pedro López de Ayala, Salvatierrako kondea, Komuneroen Matxinadako buruzagia, dorre honetan ostatu hartu zuen Duranan izandako porrot izugarriaren bezperan.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
