Skip to main content
- Aceras
- Anacamptis
- Barlia
- CephalantheraLore eta kapsula ia tenteak, ia eseriak; periantoaren kanpo-atalak petalo-antzekoak dira, zurixkak edo arrosak; bestelako hipokiloa.
- Coeloglossum
- Dactylorhiza
- Epipactis
- Epipogium
- Goodyera
- Gymnadenia
- Himantoglossum
- Limodorum
- Listera
- Neotinea
- Neottia
- Nigritella
- Ophrys
- Orchis
16. Orchis L. [Barruan hartzen du Anteriorchis Klein & Strack]

1 Tepalo guztiak, labeloa izan ezik, kaskoan ± estu elkartuta daude (90) >> 1. TALDEA

- Kanpoaldeko albo-petaloak, behintzat, ± zutituak edo deflexuak dira (91) >> 2. TALDEA

1. TALDEA [Tepalo guztiak, labeloa izan ezik, kaskoan ± estu elkartuta daude]

1 Sepaloak bat eginda daude kasko puntazorrotzean; labeloaren erdiko gingila osoa da; ezproi nektarduna (1,2) >> 2

- Sepalo askeak, zutituak edo kaskoan elkartuak; labeloa osoa da, edo erdiko nerbioa muxarratua edo bifidoa du; ezproiak batzuetan ez dauka nektarrik (4) >> 3

2 Loreak ilunak dira eta labeloaren erdialdean orbantxo finak dituzte; batzuetan usain txarra dute (1) >> O. coriophora L. [Anteriorchis coriophora (L.) Klein & Strack] Geof., 15-40 cm. IV-VII. Han-hemenka, ezponda, belardi, hondartza eta belartza freskoetan; 0-1400 m. Ia lurralde osoa: B. Eur. C eta S.

- Loreak argiak edo ilunak dira eta labeloaren erdialdean orban nabarmenak dituzte; banilla-usain gozoa (2) >> O. fragrans Pollini [Anteriorchis fragrans (Pollini) Klein & Strack] Geof., 15-40 cm. V-VIII. Ezpondak, larreak eta belardi freskoak; 400-1300 m. Lurraldearen erdiko herena: U. Med.

3 Labeloa erdizirkularra da, ertzetan osoa edo oxkarduna (3) >> O. papilionacea L. Geof., 15-40 cm. V-VI. Larreak eta sastrakadietako soiluneak; 400-600 m. Arroak eta Ebro Harana: BB. Med.

- Labeloa ez da erdizirkularra, eta ± zatiturik dago zenbait lakain edo gingiletan (4,7) >> 4

4 Giza itxurarik gabeko labeloa; labeloaren erdiko gingila alboetakoak bezain luzea da gehienez, muxarratua edo gingilduxea, ± tolestua edo okertua; ezproi deigarria, labeloa baino luzeagoa (O. morior en taldea) >> 5

- Giza itxurako labeloa; labeloaren erdiko gingila alboetakoak baino luzeagoa da, ez dago tolesturik, bi gingil ditu eta horien artean luzakin ± garatua du; ezproia maiz labeloa baino laburragoa da eta ez da deigarria (7,10) >> 7

5 Labeloak erdialdean ez du orbanik, batzuetan marra edo puntu lausoak ditu; sepaloek zain bioletak dituzte; 1(2) tuberkulu, txorten luzeen muturretan; lore-elkarte oso laxoa, lore gutxikoa (4) >> O. champagneuxii Barn. [O. morio L. subsp. champagneuxii (Barn.) Camus] Geof., 10-35 cm. IV-VI. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 500-1400 m. Lurraldearen erdiko herena: A. Med. W.

- Labeloak erdialdean orban nabariak ditu; sepaloek sarritan zain berdexkak dituzte; tuberkuluek ez dute txorten luzerik; lore-elkartea normalean ez da ez laxoa ezta lore gutxikoa ere (5,6) >> 6

6 Labeloak 6-10 x 12-18 mm ditu, albo-gingilak ± zabalduak ditu, eta 9-14 mm-ko ezproi sendoa du (5) >> O. morio L. Geof., 10-50 cm. IV-VI. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 500-1100 m. Lurraldearen erdiko herena: U. Med.

- Labeloak 4-6 x 8-12 mm ditu, albo-gingilak beherantz ± tolestuta ditu eta (6)8-11 mm-ko ezproi mehea du (6) >> O. picta Loisel. Geof., 10-30 cm. III-VI. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 500-1000 m. Lurraldearen erdiko herena. U. Med.

7 Antesian kaskoa purpura-beltzezka da osorik, eta 5 mm-tik beherako tepaloak ditu; labeloa 8 mm baino laburragoa da eta purpura-koloreko puntu handi bakanak ditu hondo zurian (7) >> O. ustulata L. Geof., 10-50 cm. V-VII. Larreak eta sastrakadiak; (0)400-1700 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: U(B). Med.: submediterraneoa.

- Kaskoa argiagoa edo pikarta da, eta 5 mm-tik gorako tepaloak ditu; labeloa 8 mm baino luzeagoa da eta bestelako koloreak ditu (8,10) >> 8

8 Labeloaren erdiko gingilak lerro-itxurako gingilak ditu, euren zabalera halako 4 baino luzeagoak (8,9) >> 9

- Labeloaren erdiko gingilak bi gingil ditu, obatu/luzangak, euren zabalera halako 4 baino laburragoak (10,11) >> 10

9 Labeloaren gingilak oso okerrak dira, kolore bizikoak, zilindroerdi-itxurakoak, puntamotzak; lore-elkartea goitik beherantz irekitzen da; hostoek ez dute orbanik eta ertzetan ez dute uhindura nabarmenik (8) >> O. simia Lam. Geof., 20-45 cm. IV-VI. Basoetako soilune eta orlak, sastrakadiak; 400900 m. Lurraldearen erdiko herena: B; haran atlantikoak: BB. Med.-Atl.

- Labeloaren gingilak ez dira oso okerrak, ez dute gainerako atalek baino kolore biziagoa, lauak eta zorrotzak dira; lore-elkartea behetik gorantz irekitzen da; hostoak guztiz uhinduak dira, sarritan orbandunak (9) >> O. italica Poiret [O. longicruris Link] Geof., 20-50 cm. IV-V. Abariztietako soiluneak eta sastrakadi termofiloak; 600-1000 m. Ebro Haranaren eta hegoaldeko mendien mendebaldeko erdia: BB. Med.

10 Kaskoak purpura-orbanak ditu; labeloaren erdiko lakainaren gingilak alboetakoak baino 4-6 aldiz zabalagoak dira (10) >> O. purpurea Hudson Geof., 30-80 cm. IV-VI. Larreak eta sastrakadiak, leku ireki eta eguzkitsuetan; 0-1200 m. Arroak, Ebro Harana eta lurraldeko mendiak: U(A); haran atlantikoak: B. Med.-Atl.

- Kaskoa lila argia da osorik, orbangabea; labeloaren erdiko lakainaren gingilak alboetakoak halako 4 baino estuagoak dira (11) >> O. militaris L. Geof., 20-50 cm. V-VII. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 300-1000 m. Arroak eta lurraldeko mendiak: B; haran atlantikoak: BB. Eur.

2. TALDEA [Kanpoaldeko albo-tepaloak, behintzat, zutituak edo deflexuak dira]

1 Ezproi labur eta zabala, konikoa, deflexua; sepaloak barrualdetik berdeak dira, purpuraz orbanduta (12) >> O. cazorlensis Lacaita Geof., 20-50 cm. V-VI. Mendietako larre eta sastrakadietako soiluneak; 900-1200 m. Hegoaldeko mendien mendebaldeko muturra: BB. Med. W: submediterraneoa.

- Ezproi luzea, zutitua edo tente/zutitua; sepaloen barrualdea beste kolore batekoa da (13,15) >> 2

2 Beheko brakteak belarkarak dira; hostoak zurtoinean zehar sakabanaturik daude; landare higrofiloak (13) >> O. laxiflora Lam. Geof., 20-60 cm. IV-VI. Hezeguneak eta larre higrofiloak; 400-600 m. Ekialdeko arroak: BB. Med.-Atl.

OHARRAK.– Ekialdeko haran atlantikoetan baditugu O. palustris Jacq. espeziearen aipamenak. Aurrekoaren aldean bereizgarri hauek ditu: labeloak erdialdean orbantxo asko ditu, eta erdiko gingila alboetakoak baino luzeagoa du. Loreak margulagoak izan ohi dira, eta lore-elkartea, berriz, trinkoagoa.

- Mintzezko brakteak; hostoak oinaldeko errosetan daude eta goikoek zorro luzea eratzen dute; landareak ez dira higrofiloak >> 3

3 Loreak horiak dira >> 4

- Loreak ez dira horiak >> 5

4 Labelo kolorebakarra, horia, ez oso ganbila; bizkarraldeko sepaloa besteekin elkartzen da kaskoan; hosto orbangabeak; 7-14 mm-ko ezproia (14) >> O. pallens L. Geof., 15-40 cm. IV-VI. Larreak eta sastrakadietako soiluneak; 6002000 m. Pirinioak eta tarteko mendien ekialdeko muturra: BB. Orof. Eur.

- Labelo belaundua, purpuraz orbandua; bizkarraldeko sepaloa gehienetan ia tentea da; hosto orbandunak; 13-19 mm-ko ezproia (15) >> O. provincialis Balbis ex Lam. & DC. Geof., 15-35 cm. IV-VI. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 200-1100 m. Haran atlantikoen mendebaldeo erdia eta lurraldearen erdiko herena: B. Med.: submediterraneoa.

5 Labeloa ez da luzetara belaundua, ± zapala da (16,17) >> 6

- Labeloa luzetara belaundua da (18) >> 7

6 Ezproiak 14-19 mm ditu, labeloa baino 1,25-2 aldiz luzeagoa da; lore arrosa argiak; landare txikia, gehienez 25(35) cm garai (16) >> O. olbiensis Reuter ex Gren. [O. mascula (L.) L. subsp. olbiensis (Reuter ex Gren.) Ascherson & Graebner] Geof., 10-25(35) cm. III-VI. Larre lehorrak; 600-1000 m. Arroen eta hegoaldeko mendien mendebaldeko muturra: BB. Med. W.

- Ezproiak 10-15 mm ditu, labeloa baino laburragoa edo ia luzera berekoa da; purpura-koloreko loreak; landare sendoa, gehienez 60 cm garai (17) >> O. mascula (L.) L. Geof., 20-60 cm. III-VI. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 0-2000 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: A. Med.-Atl.

7 Lore-elkarte oso luzea, laxoa eta loreanitza; batzuetan hostoek eta brakteek orbanak dituzte (18) >> O. langei K. Richter [O. mascula (L.) L. subsp. laxifloriformis Rivas Goday, O. hispanica A. & C. Nieschalk] Geof., 25-60 cm. IV-VI. Larreak, sastrakadiak eta basoetako soiluneak; 500-1000 m. Lurraldearen hegoko bi herenak: U. Med. W.

- Lore-elkarte laburra eta lore gutxikoa; hostoek beti dituzte orbanak; brakteek ez dute orbanik >> O. provincialis Balbis ex Lam. & DC. [Ikusi oharrak gorago]

OHARRAK.– Genero arteko hibrido hauek ere badira: x Orchiaceras melsheimeri Rouy [x Orchiaceras macra Camus, Aceras antropophorum (L.) Aiton fil. x Orchis purpurea], x Orchiaceras spurium (Reichenb. fil.) Camus [Aceras antropophorum (L.) Aiton fil. x Orchis militaris] eta x Orchiaceras bivonae (Tod.) Soó [Aceras antropophorum (L.) Aiton fil. x Orchis italica]

- Platanthera
- Pseudorchis
- Serapias
- Spiranthes