Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
BRINKOLA - ZEGAMA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2010-12-31
Elementu kopurua
1
Deskribapena
Aizaleku mendiaren Mendebaldeko bizkarrean dago, lepo baten erdian, pinudiaren itzalean eta laharrez erdi-estalita. Tumuluaren erliebea nahiko nabarmena da eta honen erdialdean arlosa haundi bat ikus daiteke, Iparraldera okertuta, baina lurrean oso sendo sartuta.
Iraupen egoera
Oso kaltetuta
Egiazkotasuna
Zalantzarik gabea
Lurraldea
Garaiera
690 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Nabarmena da
Iturriak
Beste izenak
Arriaundi, Marroko Haitza.
Fitxa
Ficha MARIBIDAURRE
Honek egina:
Luis del Barrio
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
AIZALEKU II trikuharria (87 m.) · AIZALEKU trikuharria (250 m.) · Aizelekua mendia (751 m.) · Mikel Deuna ermita (826 m.) · Morrotxoko San Migel ermita (969 m.) · Bikuña jauregia (971 m.) ·
Ea zer iruditzen zaizuen
inaxio·k bidalia 2010·ko Abenduaren 31·an - 17:06etan·an
Ea zer iruditzen zaizuen honako hau. Aizalekuko trikuharriari argazkiak ateratzera joan naizenean ikusi dut, inguruak miatzean. Nahiko garbia iruditu zait, garbiegia ezezaguna izateko. Ez dakidana da, Alfonso, Iñigo, baduzuen zuek Gipuzkoa aldeko monumentuen ardura edo beste norbaitengana jo behar dudan. Esango didazue.
trikuharria garbitua
Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2011·ko Urtarrilaren 3·an - 22:27etan·an
Kaixo,
gaur Urtarrilaren 3an Aizalekuko bigarren trikuharria ikustera joan naiz. Gainean eroritako zuhaitzetako bat eta adarrak kendu eta ganbara inguruan sastrakaz garbitu zaio.
Izenari dagokionez Aizaleku II jar daiteke baina inguru horretan badira beste leku izenak:
Marruko haitza edo Marroko haitza, Arriluze...
Aizaleku I eta II.ren artean beste trikuharria aurkitu dut, Aizaleku III izenarekin fitxa beteko dudana.
Gipuzkoan aurkitzen diren megalitoak Aranzadin komunikatzen dira eta baita Luis del Barriori ere.
Hori da hori lan egitea!
inaxio·k bidalia 2011·ko Urtarrilaren 3·an - 23:05etan·an
Hori da hori lan egitea! Eskerrik asko berriz ere!