Skip to main content

EKAIZA zutarria

inaxio·k

2009/07/18 - 19:20

Ekaiza zutarria | ©Xirikando (20111028)
Megalito mota
Zutarria
Megalito eremua
URBASA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2009-07-18
Elementu kopurua
1
Deskribapena

4 puskatan hautsitako harri zabal bat ematen du. Puska guztiak lodiera berekoak dira eta horietako bat oso sendo dago lurrean sartuta, bertikalki. Osorik hartuta 3 metro inguru luze izango da, eta metro bat zabal.

Lurraldea
Garaiera
1147 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Oso nabarmena
Iturriak

Komentarioak

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 1·an - 23:53etan·an

    Zorionak, Inaxio! Gaur bertan nire lagunak, Hilharriak taldekoak, --nik ezin nuen, katxis--
    Dulantz aldean egon dira eta zutarri posible hau ikusteko aprobetxatu dute eta...BINGO!!
    Zutarria da. EKAIZA du izena.
    Zuri uzten dizut ohorea datu guztiak jartzeko, data eta izen abizena(k).
    Ikusten,Inaxio? Esperantza ez da galdu behar. Aurkikuntza berriak etorriko dira.
    Gero arte!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 2·an - 08:44etan·an

    Eskerrik asko Alfonso, poza ematen du holako albiste bat jasotzeak!

    Egia esan, zer pentsatua eman dit harri honek. Pusken kokapenak bereiziki. Lau puska horiek harri berarenak direla ematen du, baina bat oraindik tente, lurrean sartuta, beste bi elkarren ondoan eta laugarrena, bereizita, beste aldean. Puskak egoera horretan nola gelditu diren asmatu ezinik nabil oraindik.

    Pentsatzen det arrazoi multzo bat izango dela: harriaren berezko zartadurak eta pisua bera, higadura, inguruko lurzoruaren bilakaera, inguruan hainbeste urtean hazitako zuhaitzak... baina bitxia da gero honen egoera.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 3·an - 10:19etan·an

    Zorionak, Inaxio! Nola sentitzen da bat EHko arkeologiaren historian sartuta? Bilaketan emandako hainbeste kilometrok saria merezi zuten! Eta hau lehena besterik ez da izan!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 3·an - 14:54etan·an

    aix, egia esan, nik megalitoak nonahi ikusten ditut... ebidenteenak bakarrik erakusten dizkizuet! baina nik trikuharri bat aurkitu nahi dut, txapela eta guzti! ;-)

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Agaria eraztun-tumulua (6 m.) · EKAIZA tumulua (55 m.) · EKAIZA II tumulua (685 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi