Ibilbideak: Iparraldea

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 14:15
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Landerreko lepoa

Behorlegi eta Hauskoa batera igotzeko ibilbide erraz eta atsegina Landerreko lepotik abiatuta. Kontuz ibili behar da Behorlgiko gandorrean, batez ere izotza edota elurra dagoenean.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 13:55
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Izpegiko lepoa
Eskema Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.

Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 13:30
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Eraizeko lepoa

Lakhura-Ihitzkunditze mendiak igotzeko bide ederra eta ezohikoa, Eraizeko lepotik abiaturik. Jaitsiera Lakhurako gandorrean behera eginen dugu, batzuetan toki arriskutsuetan barrena. Batez ere elurra edo izotza denean ez da gomendagarria jaitsiera hori aukeratzea, etorritako bidetik edo zuzenean Angel Oloron aterpera jaistea hobe.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 13:18
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Arretxexuriko lepoa

Lapurdiko mendirik garaiena. Nafarroako Otsondo mendatean eskuinaldera joko dugu errepidexka batetik Arretxexuriko leporaino. Bertan aparkatu eta iparralderantz joko dugu. Ibilbideak pista saihesten du zenbaitetan, batzuetan bideko monumentu megalitikoak ikusteko. Lizartzu, Antsestegi eta Iguzkimendi mendiak eskuragai izanen ditugu. Ibilbide luzea da.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 13:01
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Orientazio mahaiko errepidea

Arradoi mendira igotzeko bide labur-laburra. Hartxuriako orientazio mahaia igotzen duen errepidean autoa utzi eta ordu erdiz joanen gara gailur itxi honetaraino. Txangoa berez oso interesgarria ez denez, Hartxuriako orientazio mahairaino joan gaitezke autoz edo oinez.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 12:53
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Irulegi

Jara mendia igotzeko ibilbide zuzena, pistetan barrena tarte gehienetan, astuna egin daiteke, beraz. Autoa Jauberribordaren saihesbideraino igo genezake, errepide zati bat saihesteko.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 09:47
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Ahartzako lepoa
Eskema Ahartzako lepoa-Munhogain-Errolako Harria-Munhoa-Ahartzako lepoa-Oilarandoi-Ahartzako lepoa

Oilarandoi, Munhoa eta Urdiako harria mendiak igoko ditugu. Horretarako Ahartza lepoan utziko dugu autoa. Haraino iristen den errepidexka (estu-estua eta bihurgunetsua oso) Baigorriko lehenbiziko etxeen parean hasten da, eskuin aldera (heg.) Geroko gure ibilbidean behin baino gehiagotan eginen dugu topo errepide eta pista hauekin. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko garenez, kontuz ibiliko gara eguraldi kaskarreko egunetan.

Jose-k sortua, 2009, iraila 1 - 19:25
Kategoriak Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizuniaga mendatea
Eskema Lizuniaga - Kondendiagako lepoa - Larrun - ekialdeko bizkarra - Kondendiagako lepoa - Lizuniaga
ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 24 - 11:13
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Urdoze
Eskema Urdoze-Larrarte lepoa-Labastida-Urdoze

Honakoa, ez da ohiko mendiko igoera, lasai antzean, gaztetxoekin ere egin daitekeen txango erraza baizik.

Urdoze (210 m), Baigorri bailaran, Iparla mendiaren azpian kokatutako herritxoa da. Bertara iristeko, ipar aldetik doazenak, Baigorri baino kilometro pare bat lehenago, errepidearen eskuineko aldean, Urdoze eta Labastidara doan errepidetxoa ikusiko dute.

ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 7 - 13:52
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Ainhoa
Eskema Ainhoa-Bizkailuze-Dantxarinea-Ainhoa

Lapurdiko Ainhoa herritik abiatuko gara (40 m).
Herriaren atzealdeko (eki aldera) aparkaleku zabaletik, ekialdera, maldan gora hasten den pista zabaletik, GR-10 jarraituz, ordu erdi batean, 350 m. gorago dagoen kaperara iritsiko gara.
Ipar ekialdera Erebi tontorra dugu. Bideak ezkerretik inguratzen duen arren, gu tontorrerantz zuzen joango gara. Hogei minutu beranduago tontor zabalean gaude (583 m. 00:50).