Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2018, maiatza 27 - 15:21
Kategoriak Oñati, Zegama
ABIAPUNTUA Arantzazu
Eskema Arantzazu(700m)-Urbia(1100m)-Lekunberri(1350m)-Arbelaitz(1506m)-Iraule-Atxuri(1551m)-Aketegi-Illarrabeltxeko Gaina-Aizkorri(1523m)-Tontorraundi-Oltza(1100m)-Urdabiderdikoa-Urbia-Arantzazu(700m)

Arantzazu (700m)-Urbia(1100m)-Lekunberri(1350m)-Arbelaitz(1506m)-Iraule(1511m)-Atxuri(1551m)-Aketegi(1548m)-Illarrabeltxeko Gaina(1533m)-Aizkorri(1523m)-Tontorraundi(1484m)-Oltza (1100m)-Urdabiderdikoa(1100m)-Urbia(1100m)-Arantzazu(700m)

Egun osoko ibilaldi eder bat Euskal Herriko mendialde ederrenetako batean.

URBIA

Jose-k sortua, 2018, maiatza 13 - 13:22
Kategoriak Ibarrangelu
ABIAPUNTUA Akorda
Eskema Akorda – Marua – Dantzaleku lepoa – Atxarre – Gametxo – Akorda

Akordatik Atxarrera igotzeak, eta handik Gametxora jaitsi eta Akordara itzultzeak ez du aparteko zailtasunik. Bide guztiak oso argiak dira, eta gehienak oso erosoak dira.

Maruako bideak ordea badu bere zailtasuna. Oso deserosoa da.

Jose-k sortua, 2018, maiatza 2 - 22:32
Kategoriak Laudio
ABIAPUNTUA Ermuko Andre Mariaren santutegia
Eskema Ermuko Andre Mariaren santutegia - San Antonio eta Santa Apolonia ermita - Torrontegieta - Albitzukoatxeta - Kamaraka - Torrontegieta - Ermuko Andre Mariaren santutegia
Jose-k sortua, 2018, maiatza 2 - 22:24
Kategoriak Laudio
ABIAPUNTUA Ermuko Andre Mariaren Santutegia
Eskema Ermuko Andre Mariaren santutegia - San Antonio eta Santa Apolonia ermita - Otxorteta/Otsaurreta lepoa - Goikogane - Kamaraka - Torrontegieta - Ermuko Andre Mariaren santutegia

Ibilaldi honek aurrena mendi magala zeharkatzen du ekialderantz altuera pixka bat galduz, Otxortetako lepoaren bila. Ondoren aldapa pikoarekin Goikoganara igotzen da, eta mendi-bizkarreko bidezidorra jarraituz Kamarakako tontorra harrapatzen du, Ermuara beste bide batetik jaitsi aurretik.

inaxio-k sortua, 2018, apirila 27 - 21:14
Kategoriak Itza
ABIAPUNTUA Eritze
Eskema Eritze - Ollarnagusi - Izketa - Lezeadenea - Txurbil - Txurri - Mendi - Eritze

Eritze herriaren IEan eratutako mendartea ezagutzeko ibilbidea. Hainbat gainetatik pasatzen da, gora-behera handirik gabe, baina ez da ibilbide erraza, sasi artean edo sasia ahal den neurrian saihestuz bidea bilatu beharra baitago zenbait pasartetan. Izketa eta Lezeadenea arteko tartea izango da seguraski arreta gehien eskatzen duena, baina beste hainbat lekutan ere estu ibili beharra egongo da, eta uda aurreratua badago zer esanik ez. Makila, galtza luzeak eta guraize batzuk lagungarri gerta daitezke.

inaxio-k sortua, 2018, apirila 16 - 21:22
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irurtzun
Eskema Irurtzun - Sarobe - Irurtzun

Ibilbideak mendiaren bizkar guztia zeharkatzen du, ertzari jarraituz. Zailtasun bakarra bizkarrera igotzen den pasartean dago, ez baitago erraz jarraitzeko moduko arrasto nabarmenik. Itzulera hegoaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabal eta erosoan barrena egiten du.

bentatxi-k sortua, 2017, abendua 22 - 19:46
ABIAPUNTUA Urduña
Eskema Urduña - Fraideburu - Santiagomendi - Nerbioiaren ur-jauzia - Bagate-lepoa - Urduña

Urduñatik bertatik abiatu Txarlazorako bidea hartuz. Antigoako santutegi ondotik gora.
Bidean gora Gartxeta-rako norabidea hartu. Txarlazo-petik H.rantz Fraidebururaino.
Lepotik HE-ra. Errepidea zeharkatu eta Il.BU-46 hartu. Honetatik aurrera ur-jauziraino, E-ra.
Nerbioi erreka zeharkatu eta Untzaga herrirantz jo.
Bagate-lepoan Delika-ra, eta, bertotik Urduña-ra.

Xabiaram-k sortua, 2017, azaroa 22 - 22:29
Kategoriak Oñati
ABIAPUNTUA Arantzazu
Eskema Arantzazu-Urkullu erreka-Gallerdi-Artasoko Lepoa-Artia-Sekillaga-San Juan Artia-Arantzazu

Arantzazuko aparkalekutik abiatzen da ibilbidea.

ietxaburu-k sortua, 2017, ekaina 20 - 18:38
ABIAPUNTUA Aizarna
Eskema Aizarna-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Zelatun-Aizarna

Betiko bideetatik kanpo ibili nahian, 900 metroko garaiera gainditu gabeko txango honetan, Aizarnatik abiatuko gara.
Aizarnako plazatik (200 m.) irten eta ipar-ekialdera doan pistatik kilometro batera dagoen lepora joango gara (300 m.). Hantxe, San Pelayo ermitatxoa dago. Norabide berean aurrean behean ikusten den Altzolaras errekara jaitsi behar dugu (80 m.). Jaitsiera hau, pinadi ustiaketa dela eta pistaz josi dute. Guk, ezker aldetik beherantz ikusten den lehengo bidea hartuko dugu.

ietxaburu-k sortua, 2017, maiatza 8 - 11:02
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Logibar (Zuberoa)
Eskema Logibar-Holtzarteko zubia-Ardaneko etxolak-Otxogorrigaina-Pistako etxolak-Holtzarteko zubia-Logibar

Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.).