Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2005, abendua 30 - 19:41
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zegamako geralekua
Eskema Zegamako geralekua - Intzuzaeta lepoa - Andraitz - Arbelaitz - Artzanburu trikuharria - Biozkornia - Intzuzaeta lepoa - Zegamako geralekua

Zegamako geralekutik abiatuta Andraitzeko lepora igoko gara. Andraitz eta Arbelaitzeko tontorrak zapaldu ondoren Katabera karst eremua inguratuz Biozkorniara joango gara, handik Zegamako geralekura jaisteko.

inaxio-k sortua, 2005, azaroa 21 - 22:49
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Berastegi
Eskema Berastegi - Ipuliño - Gorosmendi lepoa - Larre - Muga lepoa - Berastegi

Berastegitik abiatu eta Leitzara doan errepidean gora egingo dugu lehendabizi, autobidera sartzen den errepidera gero, autobidearen azpitik pasa eta mendian gora abiatzen den pista zabala hartzeko. Pistan gora egin eta 10 bat min aurrerago eskubi aldetik abiatzen den porlanezko bide zabal batekin egingo dugu topo: hari jarraituz etxe bakan batzuek osatzen duten auzo batera helduko gara. Etxe hauen sarbideak bartertuz gero, bi aukera ditugu aurrean: pista nagusari jarraitzea ezker aldera joz edota ordura arteko norabideari jarraituz lurrezko pista bati jarraitzea.

Leazpiarra-k sortua, 2004, martxoa 30 - 00:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Legazpi
Eskema San-Inazio-Mataburros-Goikozelai-Gurutza

Legazpitik irtetzen dan abiapuntu nagusia San Inazio auzoko Arkutik irtetzen dan pista da, plazan bertan dagoena. (ARGAZKIETAKO MAPA BEGIRATU)

Hau gurutzatu bezain laster hormigoizko pista bat hasten da, eta kartel inforatibo baten ondotik pasako gara, pixkat aurrerago bideko bi aldetan iturri pare bat utziz. Segidan porlanak harriari utziko dio lekua ta "Felipa" izenez ezagunak diren txaboletatik pasako gara. Aurrera jarraituko dugu eta ezkerretan pagadi gazte bat duen aldapa igo ta gero zabalgune batera iritsiko gara. Bertan iturri bat dago, ezkerretan, Legazpiko iturri geihenak bazela iturgorria. Hemen ia 180º ko bira egiten badugu "Mataburros"eko aldapatik edota Muñazorra ingurutik igo gaitezke. Aurrera jarraitu ezkero galtzeik ez dauken pistatik igoko gara. 5-10 bat min. pasa die.

Jose-k sortua, 2004, urtarrila 17 - 01:00
Kategoriak Ataun
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Eskema Lizarrusti – Lareo – Ubegizulo – Sarastarri - Sarastarri kobazuloa – Lareo – Lizarrusti

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.