Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

JFdeA-k sortua, 2008, abendua 9 - 19:55
ABIAPUNTUA Bakio
Eskema Bakio-Garbola-Burgoa-San Pelayo-Doniene-Eneperi-Bakio

2004ean Luis-ek gure web-gunean utzitako oharrak jarraitu ditut.
Gotzon taberna ondotik Luzarraga kalea hartu errepidea amiatzeraino. Azken baserrian mendian gora gurpidetik ekin, ur-deposituaren ezkerretik. Pistarekin bat egin ostean norabide berean aurrera.
HM.tik Larrane-tik datorren pistarekin (Mendiko Txirridularientzat oharrak bertan)topo egingo dugu.
Norabidea aldatu barik Mañuko landetara helduko gara. Bertotik Garbola tontorra esku-eskura izango dugu. I.ra.
Norabide berean aurrera Burgoa tontorra.

JFdeA-k sortua, 2008, azaroa 30 - 13:45
ABIAPUNTUA Araotz elizaldea
Eskema Araotz elizaldea-Ezate lepoa-Andarto-Arbe-Santikurutz lepoa-Orkatzategi-Santikurutz lepoa-Araotz elizaldea

Araotz-eko elizaldeko aparkalekutik abiatu gara. Errepidean Mendebalera (gora) jo dugu azken baserriraino. Zoru asfaltatua amaitzen den tokian bidea bitan banatzen da: H.ra ateratzen da Ezate leporakoa, eta M.ra jarraitzen du Santikurutz leporako, bueltan bertotik jaitsiko gara.
Ezate lepoan I.ra eta eskura dugu Andarto tontorra.
Ezate-ra bueltatu gara dena elurtuta baitago. Bertotik Arbeko Degurixa-rako sarrerara jo dugu.

Jose-k sortua, 2008, azaroa 24 - 22:50
Kategoriak Bizkaia, Cantabria
ABIAPUNTUA Santa Cruz
Eskema Santa Cruz – Alen – Betaio – Santa Cruz

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.

ietxaburu-k sortua, 2008, azaroa 19 - 21:04
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aia (Ataungo auzoa)
Eskema Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia

Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.

ietxaburu-k sortua, 2008, azaroa 18 - 20:21
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Kakueta arroilaren hasiera
Eskema Kakuetaren mendebaldeko mendietan gora, Anhauko lepotik, Binbaleteko Lepotik, Kartxelara. Berriro Binbaleteko Lepora, Arrakagoiti Lepora eta ipar alderantz, Kakuetaren eki aldetik, hasieraraino

Kartxila mendiaren alderik dotoreena Belagua aldera dagoena den arren, ez hain ohikoa den aldetik igotzeko proposamena doakizue.

Zuberoan badaude hiru arroila oso famatuak: Ehujarre, Kakueta eta Holtzarte. Hiruetatik turistikoena, Kakuetakoa da. Bada inguru honetatik egingo dugu. Igoera, arroilaren mendebaldetik eta jaitsiera arroilaren ekialdetik

JFdeA-k sortua, 2008, azaroa 9 - 11:14
ABIAPUNTUA La Prada-Tobalina
Eskema La Prada-Calleros-Bardal-Vallegrull-Erribera-Herran-La Prada

La Prada Burgoseko Tobalina bailarako herria da. Hortaz, Valderejoren H.an.
Herritik mendi zerrarantz abiatu, eliza gainditu eta gero, erreparatu kanpandorreaz, IM.ranzko pista hartu. Pista horrek Callero ermitara eramaten du, makal artean dago eta iturri gozoa du.
I.ra jarraitu, langa gainditu ostean eta parke barruan gaudela bi aukerekin topo egingo dugu: E.rako Gorostiza leporakoa da; guk E-rakoa jarraituko dugu, Jauregiak zokogunetik.
Pista bide zidor bihurtzen, harripilak bistan. Gainaldean Zuloaren haitza zain, buzoiduna. Gorago Bardal gaina.

JFdeA-k sortua, 2008, urria 26 - 11:18
ABIAPUNTUA Bergantzu
Eskema Bergantzu-Haizearen lepoa-Tabuerniga lepoa-Toloño-Aitzgorri-Zapiturri-Haizearen lepoa-Bergantzu

Abiapuntua eta helmuga Bergantzu herria.
Bergantzu herriko M.ra jo eta H.ranzko pista hartu.
Pista honek M.ra eta aldatz behera egin ostean Buradon Gatzagako pistarekin bat egiten du.
Leku honetan pistak E.ra egiten du.
Arbina pistatik 5 mn.ra dago M.ra eginez.
Atzera pista nagusian utzi S. Ginesera jotzen duena.
Haizearen lepoan HE.ranzko harripilak jarraitu, ez aldatu norabidea. Mazala M.ean dugula lepora helduko gara. Zeharkatu hezia eta E.ra egin. Lepo honetatik Kalabroza estugunetik Buradon Gatzagararako bidea dugu.

Jose-k sortua, 2008, urria 26 - 09:19
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Saldropo
Eskema Saldropo – Atxuriko pasabidea – Atxuri – Arralde – Saldropo

Saldropoko hezegunea Gorbeiara igotzeko ohiko abiapuntua da. Baina Gorbeiaraino joan gabe, ibilaldi polit bat egiteko behar diren hainbat osagai biltzen ditu Arralde eta Arimegorta artean luzatzen den mendi-gainak ere: basoak estalitako guneak eta lapiaz eremu irekiak, malkarrak eta hauek gainditzeko pasabide bitxiak, bide zabalak eta estuak, leunak eta aldapatsuak, eta ikuspegi zabalak. Saldropoko hezegunearen ondoan dagoen aparkalekutik abiatuta, mendi-gaina Atxuriko pasabidearen bitartez harrapatuko dugu, eta mendi-gaineko lapiazean zehar zeharkaldi bat egin ondoren Arraldeko tontorrera iritsiko gara, beste bide batetatik jaitsita ibilaldi zirkularrari amaiera emanez.

zuriain-k sortua, 2008, urria 16 - 08:22
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle

Urraul Goiti eta Zaraitzuren arteko mendia izanik, logikoa da ibilbideak bi ibar horietatik abiatzea. Urraul Goitik, ibilbideak Aietxu herritik abiatzen dira. Herritik ekialderantz aterako gara pista zabal batetik. Pistatik jarraituz Raxa baselizako hondakinen ondotik igaroko gara, Raxa harkaitz ikusgarriaren azpian. Pistak Lintxarra edo Lijerieta sakanean sartuko da. Bidegurutzean eskuinaldean hartuko dugu. Pistak gogorrago igoko gaitu orain eta Olotokiko gandorreraino eramanen gaitu. Handik gailurrera hamar minutuko bide erosoa besterik ez da izanen.

zuriain-k sortua, 2008, urria 10 - 08:26
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Azparren
Eskema Azparren-Learpuru-Urrizkain-Bozporro-Irigoien borda-Azparren

Igotzeko, Azparrendik iparralderantz abiatuko gara, Abaurrea errekaren saihetsetik. Hiru bat kilometro aurrerago lurrezko pista estu bat aurkituko dugu (UTM 30T 642321, 4749657), Irigoien bordara doan pista zabalagoa atzean utzi eta hamar bat minutura (bide hau jaisteko erabiliko dugu). Bigarren pista horrek Learpuru (1279m) eta Urrizkain (1212m) mendien arteko lepo ederrera eramanen gaitu. Handik bi mendiok igo genitzake, bide zehatzik gabe, baina zailtasun nabarmenik gabe. Urrizkain igotzeko hobe dugu lepotik zatirik garbienak begiz jo eta horietatik ibiltzea.