Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Cannot create thumb photo for argazki/2009/08/40955.jpg

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 11:43
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretako Amaren baseliza

Iratiko bihotzeko mendi hauek ezagutzeko ibilbidea. Gehienetan bidetik kanpo eta oihan garbi baina nahasgarri batean barrena. Paisaiarik batere ikusiko ez dugun arren, aski izanen dugu Iratiko baso ezin ederragoan barrena ibiltzeko plazerrarekin.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 09:47
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Ahartzako lepoa
Eskema Ahartzako lepoa-Munhogain-Errolako Harria-Munhoa-Ahartzako lepoa-Oilarandoi-Ahartzako lepoa

Oilarandoi, Munhoa eta Urdiako harria mendiak igoko ditugu. Horretarako Ahartza lepoan utziko dugu autoa. Haraino iristen den errepidexka (estu-estua eta bihurgunetsua oso) Baigorriko lehenbiziko etxeen parean hasten da, eskuin aldera (heg.) Geroko gure ibilbidean behin baino gehiagotan eginen dugu topo errepide eta pista hauekin. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko garenez, kontuz ibiliko gara eguraldi kaskarreko egunetan.

Jose-k sortua, 2009, iraila 1 - 19:25
Kategoriak Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizuniaga mendatea
Eskema Lizuniaga - Kondendiagako lepoa - Larrun - ekialdeko bizkarra - Kondendiagako lepoa - Lizuniaga
Jose-k sortua, 2009, abuztua 28 - 19:34
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Oroko Santutegia
Jose-k sortua, 2009, abuztua 27 - 22:07
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe
Eskema Elurretxe - Muganix - Irumugarrieta - Txurrumurru - Erroilbide - Elurretxe
Jose-k sortua, 2009, abuztua 27 - 20:14
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Mezpelerreka
Eskema Mezpelerreka - Tellitu - Ganeroitz - Apuko - Gurutzea - Mezpelerreka
Jose-k sortua, 2009, abuztua 26 - 21:37
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Gorbeiako Parke Naturaleko abegi etxea (Sarria)
Eskema Parketxea - Txintxularra - Astaiz - Burbona - Aldarro - Parketxea
inaxio-k sortua, 2009, abuztua 2 - 12:09
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aginaga
Eskema Aginaga - Oleta - Samiño - Pagola - Aginaga
inaxio-k sortua, 2009, abuztua 2 - 10:12
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Bakaiku
Eskema Bakaiku - Baiza - Bakaiku

Wikiloc-eko mapan ikusten denez, ibilbidea ez da mugatzen Baizako tontorretik pasatzera, inguruko monumentu megalitikoak bilatzen ditu bidean: hainbat zutarri, trikuharri eta tumuluren aldamenetik pasatzen da. Ibilbidea laburtu nahi izanez gero, nahikoa da Iparraldeko ertzari jarraitzea mendate batetik bestera, arazorik gabe egin daiteke bide hori.

zuriain-k sortua, 2009, uztaila 22 - 10:19
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Izitze
Eskema Izitze-Zurrutako sakana-Sasariko lepoa-Txistulako lepoa-Sasari Sasari-Txistulako lepoa-Sasari borda-

Txango zirkularra Sasari mendiko gailurreraino, bidenabar Zaraitzuko txoko eder bat ezagutuz . Izitzetik aterako gara ipar-ekialderantz pista batetik. Ehun bat metro geroago ezkerrera eginen dugu bide batetik (kairnak) Hasieran oso nabarmena ez izan arren, bidea ez da inoiz galduko. Basoan gora eginen dugu, eta aska baten ondoan pasatu. Malatrairu Haitzaren ondotik igaroko gara, nondik paisaia apur bat zabalduko baita. Segidan Indianoren bordaren hondakinak ikusiko ditugu. Sasariko lepora hurbildu ahala bidea ez da hain markaturik egonen, baina lepoa hartuko dugu erreferentzia gisa.