Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2009, iraila 3 - 09:29
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Eltzaburuko pista

Otsarteko Gaina eta Zamategi mendiak igotzeko ibilbidea, Eltzaburuko pistatik abiaturik. Bidean hainbat monumentu megalitiko ikusiko ditugu.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 20:34
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irunberri

Irunberriko Trinitateko baseliza Loitiko errepidetik ikusten bada ere, susmoa dut mendizale gutxi hurbiltzen direla mendi horietara, eta merezi du txango hau egitea Leire mendilerroko txoko hauek ezagutzeko.
Ibilbidea Irunberriko Iturbero kanpinaren parean hasiko dugu. Atariaren aurrean pista bat ikusiko dugu bihurgune itxi bat egiten duena. Autoa handik gora ere eraman dezakegu ehun bat metroz, baina aparkatzeko toki nahiko desegokia da. Trinitatearen baselizara daraman gurutze bidea bilatuko dugu. Erraza da: harrizko gurutze handiak edonondik ikusten dira.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 20:24
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba-Belagoako errepidea, Asolazeko kanpinera iritsi aurretik

Ekialterrea-Intzaga-Mintxaiturria mendiak igotzeko ibilbidea gehienetan bidean barrena, baina batzuetan bidetik kanpo. Ikuspegi zoragarriak gainaldean.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 20:06
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkueko mendatea

Burdindogi eta Goitiko Gaina mendiak igotzeko ibilbidea. Burdindogiko trikuharriak ikusiko ditugu bidean, baita aurrerago dagoen behatokia ere. Leate eta Goitiko Gainetatik igaroko gara eta zuzenean Eztelegiko talaiara jaitsi, biderik gabe. Txango zaila bere bigarren zatian, mendian ibiltzeko ohitura eskatzen duena.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 18:02
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Ibiltzieta

Betatugaña mendia Ibiltzietatik. Mendi ezezagun baina panoramika ederra eskaintzen duena. Batzuetan bidetik kanpo ibili beharko dugu.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 17:50
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Belateko monasterio

Azkenantz, Algorrieta eta Loiketa mendiak Belateko monasterio zaharretik. Jaitsiera bidetik kanpo eta pendiz handiz eginen dugu, kontuz ibiltzeko moduko bidea.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 17:38
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Lapitzeko lepoa

Arregia mendi ezezaguna igoko dugu. Jaitsieran batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara. Arretaz ibiltzeko moduko bidea, beraz. Erantsitako mapa ikustea komenigarria da ibilbidea hobeki ulertzeko.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 17:35
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Erremendiako mendatea

bilbide ezohiko baina ezin ederragoa. Motxorro mendia igotzeko aukera ere badago, baita Baigura inguruko trikuharriak bisitatzeko. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko gara, arreta eskatzen duen ingurune batean.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 11:51
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorostietako lepoa

Lertzamendi, Uztartza eta Artzeleta mendiak igotzeko ibilbidea, Gorostietako lepotik. Bidenabar, Zurittu-berri eta Tantadiko trikuharriak ezagutzeko aukera. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko gara, orientazio sena, gpsa, mapak eta mendian ibiltzeko ohitura ezinbesteko dira.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 2 - 11:48
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrarats

Ibilbide zirkularra Ernaitzu eta Ireber mendiak igo eta pare bat trikuharri ikusteko, Alkardur eta Elkorra. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara, nahiko hegi deserosoetan barrena. Orientazio sena eta mendian ibiltzeko ohitura ezinbestekoak.