Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 9 - 19:41
Kategoriak Albiztur, Hernialde
ABIAPUNTUA Hernialde
Eskema Hernialde-Mendigain-Lizarbakarra-HERNIOZABAL (1011m)-Ubeltz-Kurpitu-Udeta-Herniozabal

(2019-11-24) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Hernioalde herrian bertan abiatzen da, autoa pilotaleku ondoko aparkalekuan utzita.
Izarre auzora aldeko bidea hartuko dugu eta hona iritsi eta berehala ur-depositoaren eskubira dagoen senda hartu eta zuzen ekingo diogu gorantz Fraileburu aldeko zelaigunera iritsi arte. Hemen pistarekin egingo dugu bat eta jarraitu Mendigain (672m) mendixkaren parera iritsi arte, hemen tontortxora igoko gara eta mendebaldetik jeitsi.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 8 - 17:01
Kategoriak Oñati
ABIAPUNTUA Arantzazu
Eskema Arantzazu-Arlepo-Tellaskueta-Biozkorna-Urrabiatza-Arkaitz (1312m)-Buetraitz (1320m)-Duru-Arantzazu

Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, Sindikako eskortako aparkalekuan, bertan hasten den bidezidorra hartuko dugu gorantz eta langa pasa ondoren gaineko pistara iritsiko gara eta berehala Arlepo aldera daraman bidezidor estu bat hartuko dugu eskuinera, hasierako zatia garbi samarra dago, gero ote artean ibili behar da zati bat baina laister hartuko dugu Pastorrolako bordara eramango gaituen senda garbia berriro.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 8 - 16:28
Kategoriak Leitza
ABIAPUNTUA Plazaola
Eskema Plazaola-Intxusi-Altzegi-Urepel-Erroste-Erroizte Hegoa-Eguzkizko Muinoa-Baztarla-Arramia Lepoa-Tolarea-Plazaola

Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 7 - 23:27
Kategoriak Andoain
ABIAPUNTUA Otieta
Eskema Otieta-Usabelartza-Oindo-Adarra-Mantale-Otieta

(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.

Jose-k sortua, 2019, azaroa 24 - 20:17
Kategoriak Abartzuza, Allin, Ameskoabarren, Nafarroa
ABIAPUNTUA Irantzuko monastegia
Eskema Irantzuko monastegia – Irantzuko arroila – Mandabide lepoa – Larraitza – Azantza – Irantzuko monastegia
Jose-k sortua, 2019, azaroa 16 - 23:49
Kategoriak Areatza, Orozko, Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Eskema Pagomakurre – Atxulaur Atea – Supelegor – Lexardi – Kargaleku – Arraba – Pagomakurre
Jose-k sortua, 2019, azaroa 2 - 09:40
Kategoriak Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Belandia
Eskema Belandia – Babio – Belandia
Jose-k sortua, 2019, urria 2 - 22:06
Kategoriak Zalla
ABIAPUNTUA La Brena atsedenlekua
Eskema La Brena – Espaldaseca – Somokurtzio – Rioia – Las Rigadas – La Brena
inaxio-k sortua, 2019, iraila 16 - 20:51
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarlatsa
Eskema Endarlatsa - Berreuko Gaina - Illasmendi - Eskolamendi - Zalain - Endarlatsa
inaxio-k sortua, 2019, iraila 2 - 20:17
ABIAPUNTUA Hiriberri
Eskema Hiriberri - Oilokiate lepoa - Berrendi - Atakaxarreta - Lizarretagoiena - Hiriberri.

Ibilbide erraza gehienean. Hiriberritik abiatzean GR baten marra zuri-gorriei jarraitzea aski da Oilokiateko leporaino. Oilokiate eta tontorra bitarteko tarte horretan da zailena: gandorrean arkaitza oso irregularra da eta bide arrasto egokia aurkitu ezean ez da tarte erosoa, besterik gabe. Tontorraren ingurua ere nahiko hautsia da eta asun ugari dago. Jaitsierako bidea pista zabal bat da, ez da oso xarmangarria.