Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2012, urria 27 - 11:19
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA
Eskema Ibilbide desberdina mendi hau igotzeko. Gailurra bisitatu eta gero, guk LEPOA jartzen duen waypointeraino jarraitu eta sasiekin borrokatu genuen bidera itzultzeko. Hobe duzue beraz, gailurrera iritsitakoan etorritako bidetik itzultzea.
zuriain-k sortua, 2012, urria 27 - 11:04
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Iriberriko jauregia
Eskema Euriak ez zigun Uzkitaraino joaten utzi, baina trackean agertzen ez bada ere, erraz duzue haraino joatea.
zuriain-k sortua, 2012, urria 26 - 18:49
ABIAPUNTUA Beorburu

Zirkularra. Bagadixarko gailurrak ez du askorik merezi. Igoz gero, hobe duzue etorirtako bidetik itzuli, Bagadixar eta Arizbakar mendien arteko arroila apur bat deserosoa baita. Angaitzako trikuarria eta San Bartolomeko ermita ere bisitatuko ditugu, Arangaitzetik jaitsitakoan.

zuriain-k sortua, 2012, urria 25 - 13:25
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Anozko errepidea
Jose-k sortua, 2012, abuztua 20 - 08:35
Kategoriak Bedia
ABIAPUNTUA Ereño (Bedia)
Eskema Ereño – Mandoia – Ereño
Jose-k sortua, 2012, abuztua 5 - 16:19
Kategoriak Galdames
ABIAPUNTUA Peñas Negras
Eskema Peñas Negras – Cerrillo lepoa – El Sauco – Urallaga kobazuloa – Muniziaga – La Elvira – Peñas Negras

Grumeran mendietan duela urte batzuk izan ziren meatzaritza jardueren aztarnak ezagutzeko aukera eskaintzen dizkiguten markatutako 7 ibilbide abiatzen dira Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrotik. Horietako bat da oraingoan proposatzen dizuedana. “Burdinaren bidea” edo “Goialdeko ustiaguneak” izena du, eta kolore moreko margoz seinaleztatuta dago. El Sauco eta La Elvira meatzari guneez gain, Urallaga kobazuloa eta bere barnean dagoen Magdalena ermita ere bisitatuko ditugu.

Jose-k sortua, 2012, ekaina 23 - 23:26
Kategoriak Barrika
ABIAPUNTUA Barrika
Eskema Barrika - Muriola - Kurtziomendi - Goierri - San Telmo - Barrika

Barrikako Kurtzio Mendi Taldeak antolatuta, I. Ibilaldi Herrikoia ospatu da gaur (2012/6/23). Hauxe izan da ibilbidea.

JFdeA-k sortua, 2012, ekaina 19 - 10:35
ABIAPUNTUA Araia
Eskema Araia-Iturriotz-Allarte-Allaitz-Atabarrate-Umandia-Atabarrate-Allarte-Imeleku-Aratzarte-Aratz-San Adrian-eko kaltzada-Azkasaroi-Zirautza iturria-Araia

Pello Zabalaren berbak gogoan ("uda pagopean"), Araiatik gora San Migel haitzpetik arezti eta lehen pago artean abiatu nintzen Iturriotz-eraino. Berton Allarte-rako bidea hartu nuen.
Bide hau oso gomendagarria duzue, txabola inguru zoragarriarekin egingo duzue topo, eta Allarte leporainoko bideaz ez zarete damutuko.
Allarte-tik Allaitz tontorrera, eta hortik Atabarrate-ra Il-aren seinale lagun. Allaitz txikiren I.-etik.
Atabarrate-tik Umandia-ra.
Umandiatik bueltan Allaitz txiki-ren H.tik egin nuen, ardi bideetatik Allarte-raino.
Bertotik Imeleku-ra, Aratzarte lepora eta Aratz-era.

Jose-k sortua, 2012, ekaina 10 - 19:50
Kategoriak Barrika, Plentzia, Sopela
ABIAPUNTUA Sopelana
Eskema Sopelana - Arrietara - Sopelmar - Kurtzimendi - Barrika - Muriola - San Telmo - Plentzia

7. Kosta Trail ospatu da gaur (2012/6/10), hiru aukerarekin:

  • Lasterketa: 30 Km
  • Mendi ibilaldia: 20 Km
  • Ibilaldi familiarra: 10 Km

Ibilaldi familiarraren ibilbidea hauxe izan da.

ietxaburu-k sortua, 2012, maiatza 31 - 20:21
ABIAPUNTUA Beherobi
Eskema Beherobi, Errozate, Mendizar, Organbide, Beherobi

Beherobin, “Sources de la Nive” (Errobi) seinalatzen duen bidea hartuko dugu, erreka nagusia eskuinetara dugularik. Minutu gutxira, ezkerretik datorren erreka bat zeharkatu eta basoan gora hasten da. Berehalaxe, ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu, aurrera doan bide dotorea utzita. Laster, bideak basotik irten eta iratzetan zehar aldapa erraz batean, bihurgune handi bat ekialderantz egiten duen lekura eramango gaitu (Gerestei).