Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetikLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2022, Diciembre 30 - 19:02.
Enviado por Jose el 2022, Diciembre 10 - 10:49.
Enviado por inaxio el 2022, Noviembre 29 - 16:03.
Ibilbide gogorra, zaila eta ederra. Baditu zenbait pasarte kontu pixka bat eskatzen dutenak. Altzaie aldeko pasartea esaterako, Balerdiren malkarra ekialdetik inguratzen duena Astunaldeko igoerako xendarekin bat egin arte, nahasi xamarra da eta sasia gailenduta egonez gero jarraitzen zaila izan daiteke. Astunaldeko igoera gogorra da: sigi-saga igotzen den bidezidor estu bat da, belarrak doi-doi estaltzen ez duena eta tarte batzuetan urratuta dagoena; jaisteko baino igotzeko egokiagoa nolanahi.
Enviado por Jose el 2022, Noviembre 1 - 18:48.
Enviado por inaxio el 2022, Septiembre 19 - 07:54.
Oso ibilbide ederra da mendia bere osotasunean ezagutzeko. Ibirritako bidea da igoerarako bide aproposena: gehiena basoan barrena doa eta tarte askotan oraindik bere garai bateko galtzada itxura gordetzen du. Arritzulegiko urtegitik gorako bidea oso sakonduta dago, autoz igo baitaiteke urtegiraino Aurtitzetik, eta mendizale nahiz horren mendizale ez diren askoren arreta erakartzen baitu. Tontorretik ekialdera luzatzen den bizkar harritsuan ez da halako arrasto nabarmenik eta gozatzeko tartea da, arkaitz artean ibiltzea gustuko duenarentzat.
Enviado por Jose el 2022, Septiembre 17 - 09:40.
Enviado por inaxio el 2022, Septiembre 9 - 12:02.
Jende gehiena Argibielako mendatetik igotzen da Ezkaurrera, biderik laburrena aukeratuz, baina badira aukera hobeak aldapa gogaikarri hori baino. Eta hauxe da seguraski politena, nahiz eta askoz luzeagoa izan. Bereiziki aipagarria iruditzen zait Ezkaurre eta Baines arteko tartea (paisaia, trikuharriak, Ezkaurreko koba) eta GR11ak tontorrera heltzeko aukeratutako kanala. Kanal hau zaila ez da, baina eskuak erabili beharra dago tarte askotan eta baten bat urduri jartzeko modukua gerta daiteke, luzea baita gainera. Horregatik jarri dut ibilbidea "zaila" dela, tarte honetan erreparatzeko.
Enviado por inaxio el 2022, Agosto 2 - 15:11.
Ibilbide luze xamarra da (18 km), baina erraz egiten dira kilometroak, aldapa leunak dira (mendiko bizikletaz ere egin daiteke seguraski ibilbide osoa, aldapan gora erraz ibiliz gero). PR-NA-24 bidearen arrastoa jarraitzen du igoeran (tarte hau nahiko zatarra da Erdikolarrera heldu arte) eta SL-NA-27a jaitsieran. Xuritzera joateko tartean komeni da GPS edo iparrorratza, basoak bista asko laburtzen baitu; gainontzean jarraitu beharreko bidea nabarmena da.
Enviado por inaxio el 2022, Julio 30 - 09:03.
Ibilbidea erraza da, baina bidezidorraren arrastoa nahiko arina da leku askotan eta goi-aldean aldapa handia zeharkatzen du hainbat tartetan, makilak lagun egokiak izan daitezke. Lanbroa sarritan sartzen den lekua da eta halakoetan ohi denez, GPSa komeni da, eta zira arinen bat ere bai beharbada. Arrakogoitiko lepoan GR arrastoari heldu eta, bide askoz nabarmenagoa izaki, hari jarraituz erraz heltzen da Belaguako aterpera.
Enviado por inaxio el 2022, Julio 13 - 21:31.
Zuriainek proposatzen duen ibilbidearen osagarria da hau, itzuli bat eginez tontorrera ekialdeko bizkarretik gora igotzeko. Legarozko larreetan dago bi bideen bidegurutzea eta han abiatzen da harripilaz markatutako xenda, basoaren itzalean gehienean, ekialdeko bizkarreko soilune batera heltzeko. Handik aurrera, gandorretik asko aldendu gabe, bidezidor bihurri batek eramango gaitu haitzaren magaletik tontorraren ingururaino.
|
![]() |