Ibilbideak: Mendiko bizikletaz

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2012, abendua 29 - 10:56
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Eskema Andoain - Leitzaran trenbide zaharraren bidea - Berastegiko Aintzerga auzoa - Gorosmendi - Larre.

Ibilbidea erraza da, pista zabaletan barrena doa gehienean. Tarterik zailena Gorosmendiko igoeran dago, porlanezko aldapa gogor eta labur batean. Itzulera Urdelar aldetik egin daiteke, pista zabalenari jarraituz, Andoain aldera itzultzeko, gora-behera haundik gabe. Komeni da argia eramatea Plazaolako trenbideko tuneletarako; bada bat luze xamarra argirik gabe, ia erabateko iluntasunean pasa beharrekoa (2012ko abendua), eta beste batzutan argia eskasa da oso. Iturri ugari dago bidean.

inaxio-k sortua, 2012, iraila 9 - 22:25
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Sunbilla
Eskema Sunbilla - Aizkolegi - Bertiz - Legasa - Doneztebe - Sunbilla

Pista zabaletan barrena doa ibilbidea gehienean, baina baditu bere zailtasunak.

Igoeran, zuzenean Bertizko barrutian sartu beharrean pista berari jarraituz, aldapan ezkerretara egin (borda bat dagoen bidegurutzean) eta bizkarrera jotzen du, Paretazar gainaren mendebaldeko lepora (Iparleko lepoa). Handik aurrera ere tarteko gainetako bideak zakarrak eta aldapatsuak dira, oinak lurrera lotuta igo beharrekoak gehienean.

inaxio-k sortua, 2012, iraila 2 - 21:10
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Anotz
Eskema Anotz - Beasoain - Egillor - Saldise - Ultzurrun - Artetako iturburua - Artetako gatzaga - Arteta - Senosiain - Ollo - Iltzarbe - Anotz

Olloko bailarako herriak lotzen dituen oinezko bidea. Mendiko bizikletaz egin daiteke %98an, nahiz eta bidea zakarra izan tarte batzuetan eta estua beste batzuetan (sasiaren igurtziak, tarte amiltsuak), gora-behera txikia da. Arrastoa ez da pasatzen Anotz-etik (ez nuen uste bailara berekoa zenik!), baina gertutik abiatzen da. PR NA-170 bideari jarraitzen dio gehienean, nahiz eta bukaera aldean pista zuzenagoak aukeratu (Senosiaindik Anotzera). Ondo seinalatuta dago, baina arreta jarri behar da, bidegurutze ugari dagoelako tartean.

inaxio-k sortua, 2011, azaroa 25 - 22:09
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Alcampo
Eskema Alcampo - Añarreko zubia - Liztorreta - Malbazar - Sorondo - Altzibar - Bidegorria - Alcampo

Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena Añarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz.

inaxio-k sortua, 2011, azaroa 19 - 19:21
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Saturraran Hondartza
Eskema Saturraran Hondartza - Ondarroa - Lekeitioko errepidea - Lekeitio - Gernikako errepidea - Marierrota - Mendexako errepidea - Asterrika - Ondarroa

Ondarroa eta Lekeitio ezagutzeko ibilbide aproposa eta zailtasun gutxikoa. Ondarroatik Lekeitiorako bidea egiteko errepidea jarraitzen du (ez da trafiko haundirik izaten) eta itzulera Mendexa aldetik egiten du, mendialdetik. Mendexa eta Azterrika artean dagoen bidea zakarra da tarte labur batzuetan, baina gainontzean ez du aparteko zailtasunik. Azterrikatik Ondarroara porlanezko pista zabalak dira, maldan behera.

David-k sortua, 2011, azaroa 14 - 22:58
Kategoriak Barakaldo
ABIAPUNTUA Argalarioko Atsedenlekua
inaxio-k sortua, 2011, azaroa 12 - 21:40
Kategoriak Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Olazti
Eskema Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Egino - Ziordia - Olazti

Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa.

inaxio-k sortua, 2011, urria 30 - 17:41
Kategoriak Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Zegama eta A1 bidegurutzea
Eskema A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea

Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa.

inaxio-k sortua, 2011, urria 29 - 10:41
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Eskema Andoain - Usobelartza - Leuneta - Abadekurutz - Leitzaran

Zailtasun handirik gabeko 1000 m.ko igoera egiteko aukera eskaintzen du, aldapa handiegirik gabe, eta jaitsiera pista zabaletan behera egiten da, Plazaolako trenbide zaharraren bidera jaitsiz. Handik Andoainera zailtasunik gabeko bide zabal eta erosoa baino ez dago. Goi aldeko paisaia nahiko aspergarria da, pinuz inguratuta baitago ia bide osoa. Abadegurutzeko igoeran eta tontorreko hasierako jaitsieran daude tarte zakarrenak.

inaxio-k sortua, 2011, urria 16 - 20:33
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasako mt.

Oso ibilbide ederra da, Urbasako paisaia aniztasuna ezagutzeko aproposa eta zailtasun handirik gabea. Tarte bakan batzutan jaitsi behar izan ditut oinak lurrera bidea oso koskatua zelako, baina oso tarte laburretan (hasi berria naiz oraindik). Arafe iturriaren inguruan ez dut asmatu, oinez igo behar izan dut goragoko bidera; izango dira aukera hobeak errepidera ateratzeko. Erne ibili bidegurutzeekin, erraza da oharkabean pasatzea.