Ibilbideak: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2018, uztaila 2 - 19:51
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Hiriberri
Eskema Hiriberri - Berastegiko harratea - Madalen - Olazabal - Aritzabal - Urbarango harratea - Hiriberri.

Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere.

inaxio-k sortua, 2018, apirila 27 - 21:14
Kategoriak Itza
ABIAPUNTUA Eritze
Eskema Eritze - Ollarnagusi - Izketa - Lezeadenea - Txurbil - Txurri - Mendi - Eritze

Eritze herriaren IEan eratutako mendartea ezagutzeko ibilbidea. Hainbat gainetatik pasatzen da, gora-behera handirik gabe, baina ez da ibilbide erraza, sasi artean edo sasia ahal den neurrian saihestuz bidea bilatu beharra baitago zenbait pasartetan. Izketa eta Lezeadenea arteko tartea izango da seguraski arreta gehien eskatzen duena, baina beste hainbat lekutan ere estu ibili beharra egongo da, eta uda aurreratua badago zer esanik ez. Makila, galtza luzeak eta guraize batzuk lagungarri gerta daitezke.

inaxio-k sortua, 2018, apirila 16 - 21:22
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irurtzun
Eskema Irurtzun - Sarobe - Irurtzun

Ibilbideak mendiaren bizkar guztia zeharkatzen du, ertzari jarraituz. Zailtasun bakarra bizkarrera igotzen den pasartean dago, ez baitago erraz jarraitzeko moduko arrasto nabarmenik. Itzulera hegoaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabal eta erosoan barrena egiten du.

inaxio-k sortua, 2017, iraila 16 - 10:05
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Goizuetako errepidea
Eskema Goizuetako errepidea - Añarbeko pista - Urtegiaren hasierako tunela - Presa - Goizuetako errepidea.

Añarbeko urtegiaren itzulia, urtegia inguratzen duen pista zabala baliatuta. Pista egoera onean dago gehienean eta ez du gora-behera handirik, baina badira oso kontutan hartzeko zenbait zailtasun.

inaxio-k sortua, 2016, urria 9 - 22:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorriti
Eskema Gorriti - Musaio - Urkieta

Musaioko tartea joanean nahiz itzuleran erraza da, bide zabal eta erosoetan barrena, baina Urkietako igoera nahiz gandorreko azken tartea zail xamarrak dira, bustia dagoenean kontuz ibili beharrekoak. Azken tarte horretan marka zuri-gorrien laguntza izango dugu, nahiz eta zaharkituta egon (2016ko urria).

inaxio-k sortua, 2015, maiatza 16 - 09:24
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Lesaka
Eskema Lesaka - Nabaz - Amargungo lepoa - Gordoleako aisigunea - Agiña - Domiko lepoa - Mikelgorriko bidea - Biurrana - Lesaka

Ibilbideak G11 bidea jarraitzen du tarte luze batean, igoeran, eta bide garbiak eta zabalak jarraitzen ditu gainontzean. Halere, Lesaka aldera jaisterakoan, Biurrana aldean, arrastoak porlanezko bidea utzi eta lasterbide batzuetan behera egiten du. Bidea zakar xamarra da tarte horretan, errazago duzue porlanezko bidean behera jarraitzea.

inaxio-k sortua, 2015, apirila 10 - 21:42
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arantzako harrobiko sarrera, San Juan Xar
Eskema Arantzako harrobiko sarrera - Bekoetxe - Argarate - Muinoko Soroa - Abelu-Apaola bizkarra - Bulatsegi - Agirregi - Etxezarreta - Aranibar - San Juan Xar - Arantzako harrobia
inaxio-k sortua, 2015, apirila 4 - 12:17
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Lesaka
Eskema Lesaka - Ziobiko bizkarra - Frain - Igantzi aldeko bizkarra - GR bidea - Lesaka

Lesakatik abiatzerakoan eliza bilatu behar dugu, haren aldamenetik abiatzen baita bidea. GR11aren arrastoak ere topatuko ditugu inguruetan, eta haiei jarraituz igoko dugu hilerriko aldapa. Hilerriaren inguruetan rotonda txiki bat topatuko dugu; hura eskubitik inguratu eta, bai, porlanezko aldapa gogorrari ekin behar diogu, GRaren arrastoa ezkerrean utzita. Horiek dira eguneko aldapa gogorrenak. Aldapan gora eginez ezker aldetik porlanezko bide zabalago batekin egingo dugu topo. Gora eginez jarraitu eta laster egingo dugu topo ezker aldetik abiatzen den lurrezko pista garbi batekin.

zuriain-k sortua, 2015, apirila 1 - 09:54
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Ongozko errepidea
zuriain-k sortua, 2015, martxoa 31 - 09:41
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Guardetxeko errepideko 9,6 kma