Ibilbideak: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2007, abuztua 4 - 23:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Azkoitia
Eskema Azkoitia - Aitza - Kakueta - Izkiturri - Zamaleku - Erlo - Xoxote - Xoxoteko aterpea - Inazio Donearen irudia - elurzuloa - Nahargun - Goiko Saletxe baserria - Azkoitia

Ibilaldi hau Azkoititik Izarraitzera igotzen da nahiko zuzena den bide batetatik, eta mendikateko tontor aipagarrienak diren Kakueta, Erlo eta Xoxotetik igaro ondoren mendikatea hegoaldetik inguratuz Azkoitira itzultzen da.

Jose-k sortua, 2007, uztaila 9 - 19:57
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Altzo
Eskema Altzo Muino - Arteota - Pagoaundiko tumulua - Laparmendi - Otsabio - Altzo Muino

Ibilaldi zirkular honek, Altzotik abiatuta Otsabio eta Laparmendik osatzen duten mendikate txikiaren hego-mendebaldeko magaleko basoa zeharkatzen du gora-behera gutxirekin, ondoren mendi-bizkarrera igo eta gandorretik itzultzeko, aipatutako tontorretatik igarota. Gandorretik ibiltzea nahiko deserosoa da zati askotan, haitz biziz osatuta dagoelako, eta luze egiten da, baina oso polita da.

Jose-k sortua, 2007, apirila 21 - 17:12
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Leitzalarrea
Eskema Leitzalarrea - Urepel - Mandoegi - Altzegi - Leitzalarrea

Adarra – Mandoegi mendikatearen hegoaldeko ertzean kokatuta, Urepel, Mandoegi eta Altzegi mendikateko tontorrik garaienak dira. Leitzalarrea bailarako Izkibar (edo Ezkibar) atsedenlekua abiapuntu egokia da tontor horietara igotzeko.

Jose-k sortua, 2007, apirila 14 - 11:33
Kategoriak Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arlaban mendatea
Eskema Arlaban - Landa - Usako atxa - Albiturri - Arlaban

Mendi bizikletarentzako den ibilbide honek, Arlaban mendatetik abiatuta Elgeamendi mendikatearen mendebaldeko bi tontor lotzen ditu, Usako atxa eta Albiturri, igoerakoaren ezberdina den bide batetatik Arlabanera itzuliz. Aldapa gogorrak daude tarteka, bai gora eta baita behera ere, behin baino gehiagotan oina lurrean ipintzea behartuko gaituztenak, baina ibilbide polita eta entretenigarria da.

inaxio-k sortua, 2007, otsaila 6 - 15:52
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Besadegi
Eskema Besadegi - Bisasarobe - Oindi

Besabi edo Besadegiko aparkalekutik abiatzen da bidea, baina ez Adarrara igotzeko ohiko bidetik (asfaltatuta dago hau hasieran eta aldapan gora abiatzen da), hura baino ezkerrerago abiatzen den beste pista zabal batetik baizik. Pistari jarraitu behar diogu puska batean, gora-behera batzuk eginez, harik eta baserri baten horma zaharren aldamenean eraikitako etxetxo txuri baten ondotik pasa arte. Oindi eta bere aurrean gelditzen den Zorroztarriko muinoa ikusiko ditugu orduan aurrez aurre. Pista berari jarraitu eta langa batekin egingo dugu topo: hura pasa eta metro gutxira pista bitan banatzen da. Eskubikoa hautatu eta laster helduko gara ataka batek zaintzen duen lepo eta bidegurutze zabalera.

Jose-k sortua, 2007, urtarrila 28 - 18:44
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Salbatore ermita

Iparraldeko lepo batetan kokatuta, Salbatore ermita abiapuntu egokia da Topinburura igotzeko. Igoera bat baino gehiago eskaintzen ditu. Jarraian azaltzen den ibilbideak tontorra ezkerraldetik igotzen du, eta eskuinaldetik jaitsi.

Jose-k sortua, 2007, urtarrila 28 - 18:43
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Irure eta Illordo arteko errepidearen bihurgunea

Topinburutik ipar-ekialderantz Soraluze eta Eibarko udalerriak banatuz luzatzen den mendi-bizkar luzeak mendi honetara dagoen igoerarik politenetako bat eskaintzen du. Jarraian azaltzen denak Soraluzeko Irure auzoko Illordo baserrira igotzen den errepideak baserrira iritsi baino zertxobait lehenago eskuinerantz duen bihurgune itxi bat hartzen du abiapuntu gisa.

Jose-k sortua, 2007, urtarrila 28 - 18:40
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Asurtza baino beherago dagoen bidegurutzea

Asurtza aldetik, Topinburuk oso igoera erraza du hego-mendebaldeko bizkarrean zehar. Ordu laurden eskaseko pasio lasaia.

Jose-k sortua, 2006, abendua 12 - 19:47
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Eskema Amezketa – Buruntzuzin – Astunalde – Artubi – Balerdi

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Amezketatik abiatuta Artubi eta Balerdiko tontorretara iristen da. Igo beharreko altuera handia denez ibilaldi gogor xamarra da. Eta Balerdiko gandor zorrotza zeharkatzeak xarma berezia ematen dio.

JFdeA-k sortua, 2006, azaroa 26 - 13:07
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Asteasu
Eskema Asteasu-Zelatun-Hernio-Zelatun-Irumugarrieta-Larraul-Asteasu

Asteasutik abiatu gara, udal-enparatzatik, Herniorako ILa jarraituz. Zelatuneko zelaian Alkitzarantz jo dugu, eta tontorraren azpialdetik gora jo dugu Iparaldeko isurialdetik, pagaditik gora. Zelatunera jaitsi gara berriz, eta bertotik Larraulerako ILa