Ibilbideak: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2009, iraila 26 - 11:03
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Santutxo
Eskema Santutxo - Keixeta lepoa - Elosumendi - Santutxo

Santutxoko ermitaren inguruko atsedenlekua abiapuntu egokia da Elosumendi inguruko bazterrak ezagutzeko. Hemen proposatzen den ibilbideak aurrena mendebaldetik inguratzen du tontorra, Irukurutzetarengandik banatzen duen Keixeta lepora iritsi arte, eta ondoren mendi-bizkarrean zehar itzultzen da, Elosumendiko tontorretik pasata.

Jose-k sortua, 2009, iraila 19 - 14:59
Kategoriak Soraluze
ABIAPUNTUA Soraluze
Eskema Soraluze - Sagar erreka - Topinburu - Azurtza - Gallastegitorre - Krabelinaitz - Soraluze - San Andres - Ipiñarrieta - Artzaintxaboleta - Kurutzebakar - Atxolin - Kortazar - Goenetxetxoko etxetxo - Argateburu - Soraluze

Soraluzeko Kirol Bazkunako Mendi Taldeak antolatuta, III. Marraskilo Tour mendi ibilaldia ospatu da gaur (2009/9/19). Hauxe izan da ibilbidea.

Jose-k sortua, 2009, abuztua 27 - 22:07
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe
Eskema Elurretxe - Muganix - Irumugarrieta - Txurrumurru - Erroilbide - Elurretxe
Jose-k sortua, 2009, abuztua 25 - 22:30
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Olatz
Eskema Olatz - Aparain lepoa - aterpea - Arnoko Gurutzea - aterpea - Banderako Punta
inaxio-k sortua, 2009, abuztua 2 - 12:09
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aginaga
Eskema Aginaga - Oleta - Samiño - Pagola - Aginaga
Jose-k sortua, 2009, uztaila 4 - 08:52
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Eskema Lizarrusti – Lareo – Agaotz – Leizadi – Agaotz – Sarastarri – Lareo – Lizarrusti

Sarastarri, Agaotz eta Leizadiko tontorrak gorabehera txikiko mendi-bizkar leun batez lotuta daudenez, erreza eta atsegina da hirurak ibilaldi batetan elkartzea. Lizarrustiko mendatea abiapuntu egokia da horretarako, tartean Lareoko paraje ederretatik igarota.

Jose-k sortua, 2009, uztaila 2 - 19:08
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturburu
Eskema Iturburu – Zelatun – Hernio
Jose-k sortua, 2009, ekaina 11 - 20:48
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Larraitz
Eskema Larraitz – Oria iturria – Egurraleko lepoa – Larrunarri
ietxaburu-k sortua, 2008, azaroa 19 - 21:04
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aia (Ataungo auzoa)
Eskema Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia

Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.

JFdeA-k sortua, 2008, maiatza 11 - 20:26
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Dorleta (Arlaban)
Eskema Dorleta-Mugarriluze-Degurixa-Andarto-Degurixa-Kurutzeberri-Dorleta

Arlabaneko Dorleta pareko porlanezko pista hartu. Langa aurretik kotxea utzi eta aldaz gora E.rako norabideari ekin.
Goranzko bidean, 450m. igo behar baitira, hareztiaz eta pagadiaz gozatzeko aukera paregabea.
Gainaldean IL.aren seinaleak lagun izan ditut.E.ra.
Lizagarate lepoan ibilaldiaren norabidea aukera daiteke, honaxe bueltatu beharra baitago. E.ra eginez gero: Mugarriluze-Degurixa. I.ra Kurutzeberri-Degurixa.
Nik E.ra jo dut. Beraz, Mugarriluzera.
Mugarriluzetik Aumategigainerarantz abiatu naiz. Kasu honetan ere aukera bi daude. Tontorraren azpian IE.rantz jotzea, edo tontorretik bertatik.