Ibilbideak: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 18 - 19:58
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Andoain
Eskema Andoain - Leitzaran - Leitza (joan-etorria)

Andoain eta Leitza arteko Leitzarango trenbide zaharra jarraitzen duen ibilbide erraza. Oztopo nabarmenena tunelena da: gehienek badute argia, baina nahiko eskas, eta badira beste batzuk, noizean behin, argirik gabe gelditzen direnak (eta tunela luzea bada arazo bat izan daiteke): komeni da argia eramatea.

Jose-k sortua, 2011, maiatza 1 - 00:43
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Jose-k sortua, 2011, apirila 25 - 22:35
Kategoriak Zestoa
ABIAPUNTUA Aizarna
Eskema Aizarna - Santa Engrazia
Jose-k sortua, 2011, apirila 16 - 11:33
Kategoriak Berastegi
ABIAPUNTUA San Anton ermita
Jose-k sortua, 2011, urtarrila 7 - 11:30
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Igartza (Beasain)
Eskema Igartza - Olaberria - Atxurbide - Esparru - Olaberria - Igartza
kanekepa-k sortua, 2011, urtarrila 2 - 01:57
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lasarte Oria
Eskema Lasarte - Azkorte - Buruntza

Lasartetik Buruntzara Azkorte ermitatik.

inaxio-k sortua, 2010, iraila 20 - 14:36
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Pasai Donibane

Jaizkibelgo itsasaldeko amildegien gainetik egindago ibilibide ederra eta gogorra. Hondarribia eta Pasai Donibane aldean bat egiten du bideak Jaizkibel gainetik doan Talaiako ibilbidearekin (marra zuri-gorriak), baina bestela itsaertzetik jotzen du honek. Marra zuriz markatuta dago, nahiko ondo, baina tarteren batean zalantzak ere sortu daitezke.

inaxio-k sortua, 2010, iraila 6 - 23:34
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturraran
Eskema Iturraran - Pagoeta - Aia - Agorregi - Iturraran

Itzuli ederra Pagoetako Natur Parkean barrena. Ibilbideak Pagoetako monumentu megalitikoak bilatzen ditu bereziki, ez doa tarte batzuetan ohiko bidetik. Agorregiko Burdinola eta Iturrarango Parke Botanikoa ezagutzea merezi duten bazter ederrak dira.

inaxio-k sortua, 2010, abuztua 22 - 12:40
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Brinkola
Eskema Brinkola (Trenbidearen gaineko pasabidea) - Elortxiki - Arranoaitz - Arripillata - Oamendi - Brinkola
inaxio-k sortua, 2010, abuztua 16 - 15:11
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Sandrati (San Adrian)
Eskema Aparkalekua - Mendi aterpea - Sancti Spiritu ermita - marka horiz markatutako ibilbidea - Aizkorri tontorra - Zalduondoko bidea - GR12 - Sandrati leizea - Mendi aterpea - Aparkalekua.

Sandrati edo San Adrian aldetik Aizkorrira igotzeko nahiz jaisteko bi bide jasotzen ditu arrastoak. Igoera IEko hegi malkartsuan gora egiten du, eta jaitsiera Zalduendo aldeko bidean behera.

Igoerako bidea ondo seinalatuta dago (2010-8-16) pintura marka horiekin eta arrastoa nabarmena da. Aldapa tarte batzutan handia izanagatik bideak zailtasunik gabe gainditzen du sigi-saga eginez. Pagadiko itzaletik atera eta tontorrerako azken txanpan sartzen denean, oso ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.