Ibilbideak: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2004, urtarrila 20 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aizarna

Herriaren erdigunetik bertatik (Zumaia aldetik etorrita, plazara sartu baino lehenago eskubi aldera) ekialdera abiatzen den hormigoizko pista bati heldu behar diogu, baserri baten paretik pasa eta bihurgune pare baten ondoren aterpedun gurutze dotore batera heldu arte. Han pista utzi eta eskubi aldera aldaparen bila abiatzen den pista belartsuari ekingo diogu. Aldapa samurtze aldera mendebaldera jotzen du honek, borda txiki baten aldamenetik pasa eta pixkanaka-pixkanaka aldapa leuntzen doa, halako baten, mendi-bizkarra inguratuz beherako joera hartzen duen arte. Tontorra oso gertu dago, baina ez dago handik aurrera bide nabarmenik eta zorua oso zakarra da: hautsitako lapiaz eremua belar luze eta arantzadunez josia.

Tito Pueyo-k sortua, 2004, urtarrila 19 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arantzazu

De espectacular y desafiante silueta, esta particular cima no encierra dificultades para su ascensión

El Gasteluaitz (927 mts.) es una cima apartada de las concurridas rutas que parten del Santuario de Arantzazu (Oñati). De perfil espectacular, muy desafiante, se asemeja al Naranjo de Bulnes de los Picos de Europa -por supuesto en muchísimo más pequeño-, pero su ascensión no encierra misterio ni peligro alguno.

POR ARANTZAZU

En el bar-hotel Sindika de Arantzazu (ver más abajo en ?Cómo Ir?) iniciamos la marcha por la pista hormigonada que nace a su izquierda donde existe una fuente. Poco más adelante encontramos un magnífico panel explicativo de rutas donde examinamos la nuestra. Desde este punto ya vemos la altiva y desafiante torre de Gasteluaitz.

BatenBat-k sortua, 2004, urtarrila 17 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA ZIZURKIL

ZIZURKILGO ELIZAREN ATZEALDEAN DAUDEN BI BIDEETATIK EDOZEIN ARTU, BASERRI ARTEAN IGARO ONDOREN BIDEKO ASFALTOA AMAITU EGITEN DA. JARRAITU MENDI LEPO BATERA IRITSI ARTE ,ERRAZ EZAGUTZEN DA BERTATIK KOSTALDEKO PARAJE ZORAGARRIA IKUS DAITEKELAKO. HAN BERTAN EZKERREKO BIDEA ARTU ETA ORDU LAURDEN BATEAN LANGA BATERA IRISTEN DA. ZUZEN JARRAITU ETA AZKEN ALDAPARI EKIN ,ANDATZAKO TONTORREAN IKUSMIRA EDERRA IZANGO DUZUE.

Jose-k sortua, 2004, urtarrila 17 - 01:00
Kategoriak Ataun
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Eskema Lizarrusti – Lareo – Ubegizulo – Sarastarri - Sarastarri kobazuloa – Lareo – Lizarrusti

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.

BatenBat-k sortua, 2004, urtarrila 11 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA BERGARA

BERGARA ABIAPUNTU ELOSURA BIDEAN DAGOEN BOLU AUZOTIK IRTENGO GARA, AZKEN ETXEETAN TREENBIDE ZAHARRERA IGOKO GARA DAGOEN ZUBI ONDOTIK BERTAN BIDETXUR BAT SARTUKO GARA ETA LASTER ERREPIDERA ASALDUKO GARA. BERTANEZKERRETARA LEHEN PISTA ARTU ETA GERO EZKUMATARA MENDIBIDE BATETARA, LASTER LEHEN UTZIRIKO PISTARA IRTENGO GARA HAU GORUNTZ ARTU ETA EZKUMATARA BIGARRENA ARTUZ JOANGOGARA BERTATIK BERRIZ ERREPIDERA ATERA ETA METRO BATZU BEHERAGO DAGOEN MENDIBIDEAN SATUKO GARA.

BatenBat-k sortua, 2004, urtarrila 3 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Segura

Segura, futbol-zelaia eta igerilekuaren atzetik abiatuta.
Igerilekuaren ostean bidea bitan banatzen da; ezkerrekoa hartu, Pagamuño Txiki eta Handirakoa.
Asfaltatuta dago. Laster, ezkerrera doan porlanezko bidea irteten da, baina ez hartu, gorantz segi asfaltutik, goian eskuma aldera ikusten den baserri handirantz.

BatenBat-k sortua, 2004, urtarrila 3 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Pasai Donibane

Bista ikusgarriak, kostaldea eta mendia tartekatuz. Aldapa gogorretan entrenatzeko aparta. Eremu ugarikoa; pistak, bidea arruntak, asfatua... Ibilbide aberatsa zentzu askotan.
Ibilbide zati bat bidez kanpokoa da, pendiente handiko "cortafuegos" bat igo behar delarik. Donibaneko Atalaiatik Zaaskune-rainoko bideak baditu puntu zail batzu, arroka artetik igarotzen da.
Neguan egiteko gomendatzen da, sasiak motz direnean.

BatenBat-k sortua, 2004, urtarrila 1 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arantzazu

Lehenengo eta behin esan behar dut bide honen zailtasuna bidea galtzean dagoela, besterik ez.

Arantzazu-Oburu-Malkorra
Arantzazuko Sindika ostatuan ekialdera jotzen duen porlanezko pista hartuko dugu bigarren aparkalekuraino. Bidean azalpen-kartel bat utzi dugu eta baita ezkerretara eta beherantz doan pista.
Bigarren aparkalekuan gaudela aurrera jotzen duen, ekialdera, eta beherantz doan pistatik jo behar dugu. Pista honek Arantzazu errekara eramango gaitu.

Inaki-k sortua, 2003, abendua 29 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Beasain (Usurbe-Agorta)

Beasaingo elizatik gorantz abiatzen den bidea hartu behar da, Usurbe aldera, Agortako babeslekuraino heldu arte. Errepidea da guztia Agortara heldu arte, eta oso aldapa gogorrak daude tarte honetan; ez da oso tarte gustagarria eta ohikoa da autoz egitea. Agortatik 3 bide abiatzen dira: ezkerrekoa, pista bat da, Usurbeko puntara doana, erdikoa harri eta lurrezko bide bat, eta eskuinekoa ere lurrezkoa da, baina zuhaitz artetik doa. Azken bi hauetatik joan daiteke Murumendira, baina normalean erdiko bidetik abiatzen da jendea. Hasi orduko aldapa gogor bat igaroko dugu, ondoren lasaiune bat, eta horrela hiru aldapa osatu arte.

inaxio-k sortua, 2003, abendua 26 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Landerbaso

Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo errepideak batzen dituen Astigarragako Bentatik gora egin behar dugu, Listorretako parkeraino. Errepidea amaitzen den lekuan porlanezko pista zabal batek Idoiako leporaino eramango gaitu, Susperregi jatetxeraino: ez dago handik aurrera autoz jarraitzerik.
Jatetxearen gainean bertan dagoen mendia da Aldura eta zuzenean igo daiteke tontorreraino, baina askoz ibilbide entretenigarriagoa egin daiteke itzulinguru bat eginez igoz gero.
Mendia aurrez-aurre dugula ezkerraldean dagoen eukalipto basoan barrena sartzen den xenda hartu behar dugu, aurrean daukagun aldapa nabarmena saihestuz. Behera egiten du lehendabizi bideak eta gora gero, errekasto bat pasa eta pinudian sartuta. Bihurgune batzuen ondoren pagadian gora egiten jarraitzen du, Aldura baserriaren inguruko lepora heldu arte. Porlanezko pista batekin egingo dugu topo bertan. Hemendik ere igo gaitezke tontorrera, hamar minututan, aldapan gora abiatzen den xenda hartuta, baina aukera hau ere baztertu eta Aldura baserriaren paretik pasatzen den pista zabalari helduko diogu, pagadian barrena.