Ibilbideak: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

JFdeA-k sortua, 2008, urtarrila 6 - 13:27
Kategoriak Araba, Burgos
ABIAPUNTUA Nograro
Eskema Nograro-Mota-Cueto-Nograro

Nograro Arabako Gobiaran koadrilako herria dugu. Arabaren mendebaldean dago, Artzena mendi zerraren Iean.
Herritik Hra jo. Herritik bertatik ateratzen den pistaz baliatuz.
Ez galdu bi tontorren (Mota, ekialdera, eta Cueto, mendebaldera) erreferentzia, irteera honen zailtasuna pisten eta bideen ugaritasuna baita.
Jo bi tontor horien artean dagoen mendi lepora. Bertotik tontor batera eta bestera ordu erdiko bidea dago.
Tontorrak Bi bailaren arteko mugak ditugu: Losa eta gobiaran. Eta ikuspegia zoragarria: Hra Umion, Obarenes, Demanda; Mra Balderejo, Europako tontorrak; Ira Salbada, Gorbeia, Anboto; Era Kantauri mendi zerra, Aitzgorri, San Donato.

Jose-k sortua, 2007, abendua 24 - 20:37
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zegamako geralekua
Eskema Zegamako geralekua - Intzuzaeta lepoa - Harri Urdin saroia - Biozkornia - Artzanburu

Artzanburura igotzeko abiapuntu egokia eskaintzen du Zegamako tren geralekuak. Igoeraren zati handi bat, Intzuzaeta lepotik Biozkornia lepora, GR 34 ibilbidearen parte denez ongi adierazita dago marka zuri-gorriz, eta gainera mendizale askok erabiltzen dute bide hau Aizkorri eta Aloñako mendikateko tontorretara igotzeko. Horren ondorioz bidea erraz jarraitzen da, eta arazo gabe igoko gara.

Jose-k sortua, 2007, abendua 15 - 19:31
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Urbiako fonda
Eskema Urbiako fonda - Pagarreta lepoa - Zelaibizkar lepoa - Burgalaitz

Urbiara gerturatzen diren mendizaleen artean aukera nagusia Aizkorri bada ere, Urbiako larreen inguruan badira beste hainbat mendi ere, altueragatik asko nabarmendu ez arren xarma badutenak eta bisita bat merezi dutenak. Horietako bat da Burgalaitz. Jarraian azaltzen den ibilbideak Urbiako Fonda abiapuntu bezala hartuta Burgalaitz du helmuga.

Jose-k sortua, 2007, abendua 6 - 21:48
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA Bitet bailara
Eskema Bitet bailara - Isabeko aintzira - Pic de Sesques

Jarraian azaltzen den ibilbideak, Ossau ibaiaren ertzetik abiatuta Bitet bailaran gora Isabeko aintzira ederrera eramango gaitu, eta gorantz jarraituta, inguruko garaiena den Pic de Sesqueseko tontorra harrapatzea ahalbidetuko digu. Igoera erraza da, baina gainditu beharreko gora-behera handia.

Jose-k sortua, 2007, azaroa 28 - 00:11
Kategoriak Bearn, Hautes-Pyrénées
ABIAPUNTUA Gourette
Eskema Gourette - Louesqueko aintzirak - Sanctus

Gourette eski estazioaren inguruko mendien artean Sanctus ez da asko nabarmentzen, gehienak baitira hura baino altuera handiagoa dutenak. Baina hala ere, Louesqueko aintziretatik pasatzen den bideak oso igoera polita eskaintzen du. Agian horregatik Eaux-Bonnes eta Gouretteko turismo bulegoetan proposatzen duten ibilaldietako bat da Sanctusera igoera.

inaxio-k sortua, 2007, iraila 16 - 20:28
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Izpegi mt.
Eskema Izpegi mt. - Nekaitz - Arrigorri - Auza

Izpegiko mendateko aparkalekutik abiatuko gara. Haren amaieran zenbait arrasto abiatzen da mendi aldera. Goraka abiatzen direnak baztertu eta behera eginez hasten den bidezidor nabarmen bat aukeratuko dugu: Bankarako bidea dela adierazten du letrero batek hasieran, eta marra zuriberdez markatuta dago. Bideak ez du beherago jotzen, Olateko ekialdeko markarrak zeharkatzen ditu zeharka-zeharka, pagadian barrena, aldapa handirik bilatu gabe. Oso bide atsegina da. Bi kilometro inguruan luzatu ondoren Nekaitzeko lepora igo eta Auzaren aurrean utziko gaitu, mendiaren ikuspegi ikusgarriena erakutsiz.

Jose-k sortua, 2007, iraila 1 - 11:33
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Formigal
Eskema Formigal - ipar-mendebaldeko lepoa - bi tontorren arteko lepoa - Foratatako mendebaldeko tontorra

Foratatak bi tontor nagusi ditu. Mendebaldekoak, garaiagoa den ekialdekoak ez bezala, nahiko igoera erraza eskaintzen du. Hemen azaltzen den ibilbidea Formigaletik abiatzen da, eta Foratatak hego-mendebaldera erakusten dituen horma malkartsuak ipar-mendebaldeko lepotik ekidinez, gandorra zeharkatu eta bi tontorrak banatzen dituen lepoa bilatzen du, handik mendebaldeko tontorrera igotzeko.

Jose-k sortua, 2007, abuztua 13 - 20:09
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil
Eskema Uharte-Arakil - Uharte-Arakileko portua - Beriain

Lehenengo begiratuan ezinezkoa dirudien arren, Beriainen iparraldeko amildegi ikusgarriak gainditzea ez da batere zaila. Uharte-Arakiletik abiatzen den bide bat amildegia hain malkartsua ez den tarte batetaz baliatzen da mendi-gaineko larreetara pasabidea aurkitzeko. Malda handia da, baina ez dago bestelako zailtasunik. Oso erabilia denez mendizaleen oinek bide garbia ireki dute, eta erreza da bide zuzena jarraitzea.

Jose-k sortua, 2007, abuztua 9 - 22:32
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Selva de Oza
Eskema Selva de Oza - aterpea - Gaztelura sartzeko ataka - Acherteko Gaztelua

Inguruan altuagoak diren tontor asko izan arren, mendizale asko erakartzen ditu Acherteko Gazteluak. Eta ezta gutxiagorako. Bere geologia bitxiak edonoren arreta bereganatzen baitu. Lur gorri-gorria eta kare-haitza tartekaturik, eta hormatzarrak. Alde guztietatik begiratuta ere gaindiezinak diruditen hormek bailara berde txiki bat gordetzen dute. Izan ere, benetako gaztelu baten itxura du. Izena aproposa du, zinez.

Badago ordea bertara sartzerik. Hego-mendebaldeko hormek zirrikitu bat dute, zailtasunik gabe Gaztelu barrura sartzeko atea. Eta mendi-tontorraren berezitasuna gutxi balitz, Selva de Ozatik igotzen den bidea oso polita da. Lehenengo zatian baso eder bat zeharkatzen da, eta ondoren, Gazteluaren eta inguruko mendien ikuspegi ederra eskaintzen duen belardi batetan zehar gerturatzen da, Gazteluko hormei erasoa jo aurretik.

Jose-k sortua, 2007, abuztua 7 - 18:27
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Ozatik Aguas Tuertasera igotzen den bidea
Eskema Aguas Tuertas - Escalé lepoa - Estanes aintzira

Aguas Tuertas goi-lautada bitxiak jende asko erakartzen du Aragón Subordán errekak sortutako bata bestearen segidako meandroak bertatik bertara ikustera. Eta ohikoa da ibilaldia Estanes aintzirara joanez luzatzea.