Ibilbideak: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2008, abendua 30 - 20:30
Kategoriak Huesca
ABIAPUNTUA Puente Coronas
Eskema Puente Coronas – Pleta de Llosás – Ballibiernako aintzirak – Gelat aintzira – Ballibierna

Ibilbide honek, Ballibiernara igotzeko aukera erraz bat proposatzen du. Ballibierna bailaran gora igotzen den bidea amaitzen den tokitik abiatuta, Puente Coronasetik alegia, GR 11a jarraituz Ballibiernako aintziretara igoko gara, eta GRa utzita aldapan gora joko dugu Gelat aintzira dagoen sakonunearen bila, eta behin han, tontorrera ekialdetik igotzeko.

JAG-k sortua, 2008, abendua 11 - 05:26
Kategoriak Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Jauregizarreko lepoa
Eskema Jauregizarreko lepoa, Malgorra Ttipia, Baltzazarra, Malgorra, Baltzazarra, Jauregizarreko lepoa

Jauregizarreko lepoa Zuberoan dago, Larrainen, Nafarroako (Otsagabia) mugaren ondo-ondoan. Donaxaharretik Burdinkurutxeta igo ondoren, Iratiko Etxolatik hegoaldera 7 km errepidetik eta beste 6 km pistatik. Iratiko Etxolan karabanen aparkalekua dago eta aurrerago Chalet de Pedro ostatua. Pistaren hasieran "Route barrée" jartzen du, Bagargin (bide honen beste muturrean) langa omen dagoelako, baina Jauregizarreko leporaino ez dago oztoporik (autoz hel daiteke baina paseada zoragarria da). Gailurretik tontorrik tontor doa ibilbidea.

zuriain-k sortua, 2008, abendua 10 - 09:06
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monasterioaren aparkalekua
Eskema Leireko monasterioaren aparkalekua-Ardibidea-La Cerrada ataka-La Cerrada mendia-Peñagujereada-Oso.

Leireko monasterioaren aparkalekutik abiatuko gara iparralderantz. Etxe abandonatu baten ondotik igarota, ardibide zabalari jarraituko diogu, malda gogorretan gora, pista bizpahirutan zeharkatuz, baina uneoro ipar-ekialdeko norabideari eutsiz. Kastellar haitzen azpitik igaroko gara eta azken metroak sigi-saga eginen ditugu, La Cerrada atakara iritsi arte. Bertan zurezko kartel gezidun bat aurkituko dugu. Ezkerretara joz (mend.) Kastellar edo Arangoiti mendietara joanen gara.

JAG-k sortua, 2008, abendua 3 - 04:55
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irabiako aparkalekua (Otsagabitik 24 km Taplan barrena, edo GR-11tik Abodi zeharkatuta)
Eskema Aparkalekua - Itsu Osin - Lizardoia - aparkalekua

Otsagabitik Iratiko etxeetara 24 bat kilometro egin ondoren, Irabia urtegiko aparkalekuan hasten da ibilbidea. Iparralderantz, "Itsu Osin / Cascada del Cubo" seinaleak markatzen duen pista hartu, autoak ez pasatzeko dagoen langa igaro eta hamar bat minututan Itsu Osinera helduko gara. Merezi du, pistatik irten eta errekara jaitsita, gutxienez 5 minutu ematea ur-lasterra ikusten (giro onarekin, itzulitakoan bainutxo bat).

ietxaburu-k sortua, 2008, azaroa 30 - 22:19
Kategoriak Cantabria, Palencia
ABIAPUNTUA Cardaño de Arriba
Eskema Cardaño de Arriba, Lago de las Lomas, Pico de las Tres Provincias, Peña Prieta

Peña Prieta, Palenciako ipar aldean dagoen “Fuentes Carrionas”eko parkean dagoela esan daitekeen arren, 300/400 metroengatik Cantabria da. Ondoren deskribatutako bidea, Palenciako Cardaño de Arribatik hasten da.
Herritxo honen sarreran (1.430 m.) dagoen parkinean autoa utzita, zubia zeharkatu eta bere kale bakarretik aurrera jarraitu eta elizaren ondotik igaroko gara. Herria atzean utzita, erreka ezkerretara dugula, haranetik aurrera, belardiak zeharkatzen, han hemen urkiak ikusten ditugula, errekaren beste aldera igarotzeko porlanezko zubi batera iritsiko gara.

ietxaburu-k sortua, 2008, azaroa 25 - 21:11
Kategoriak Palencia
ABIAPUNTUA Cardaño de Abajo
Eskema Cardaño de Abajo, Espigüete, Cardaño de Abajo

Palencia probintzian, badago errepide bat, Cervera de Pisuerga herritik Guardo herrira, bi urtegien ondotik. Errepide honi, “carretera de los pantanos” deitzen diote. Urtegi horietako baten ondoan, (Camporredondo), Guardotik ez urruti, Cardaño de Abajo herria dago. Hemendik hasiko gara igotzen.

Jose-k sortua, 2008, urria 21 - 22:05
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarmeaka
Eskema Lizarmeaka lepoa – Orabidea – Zuretako lepoa – Alkurruntz

Otsondo mendatetik Amaiurrerantz jaisten 500 metrotara errepidea Lizarmeaka lepotik igarotzen da. Lepo honetan dagoen atsedenlekua Alkurruntzera igotzeko abiapuntu egokia da. Jarraian azaltzen den igoerak mendia eskuinaldetik inguratzen du, mendebaldeko basoa zeharkatuz, tontorra atzealdetik harrapatzeko, Zuretako lepotik.

zuriain-k sortua, 2008, urria 13 - 09:12
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Otsagi, Muskilda

Idorrokia Tapla mendatetik igotzea badago ere, askoz ere interesgarriagoa da Otsagitik GR11ko bidea hartzea. Lehenbiziko metroak Muskildara igotzen den galtzadatik eginen ditugu. Ibilbidea apur bat goxatu nahi izanez gero, autoa Muskildan bertan utz dezakegu, errepidea haraino igotzen baita. GR-11ko markek Intxusdoia bidetik eramanen gaituzte, larre eta pagadien artean, borda ugari begiztatuz. Malda gogortu eginen da Abodiko hormak gainditzeko. Azkenean, Alforjas mendate zabalera iritsiko gara. Bertan, lurrean etzanik, Arrizabalako zutarri erraldoia ikusiko dugu.

zuriain-k sortua, 2008, urria 13 - 08:11
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate, Belagoa

Editatu egin dut ibilbide hau, azken hilabete hauetan (2009ko udan) egoera aldatu egin baita bide berriekin eta Mintxateko pistaren itxierarekin. Mantendu eginen dut aurreko ibilbidea, Mintxatekoa, baina horien segidan berria jarriko dut.

zuriain-k sortua, 2008, urria 10 - 09:23
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz, Arangozki

Artxubara igotzeko ohiko abiapuntua Itoitzetik hurbil zegoen zubi eskegia zen. Hala ere, urtegia eraiki zutenetik, beste abiapuntu urrunago batzuk aukeratu beharko ditutu.