Rutas: Joan-etorria bide beretikLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2019, Noviembre 1 - 17:36.
Enviado por Xabiaram el 2019, Julio 28 - 11:07.
Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena. Ibilbidea Urra herrian abiatzen da, herrira iritsi baino aurreko bihurgunean egia esan, autoa bidearen bazterrean utzi eta Iturriotz izeneko tokitik gora doan pistaren ondotik igoko gara Larraitza edo Mandabideko Leporaino. Igoera izugarri polita da pista ondoan badugulako ere bidezidor bat errekastoaren ibilbidea jarraitzen duena, hau jarraituz gero xarma du igoerak. Ia 300 metroko desnibela gaindituko dugu tarte honetan.
Enviado por Jose el 2019, Junio 1 - 07:19.
Enviado por Xabiaram el 2019, Mayo 2 - 21:00.
Arratsalde pasako mendi ibilaldia. Txangoa Ibarra herrian abiatzen da eta Ibabeko Andra Maria baselizaren ondotik gora egiten dugu, baserri pare bat pasa eta pinudi basoan sartzen gara pista zabal batean Ipiztikoarriaga Lepora arte, malda eramangarria dago tarte honetan guztian, ia 400 metroko desnibela, azkenik Amillondo/Kukutxeko Punta (775m) zapaltzen dugu. Hona arteko bide 1 ordu.
Enviado por Jose el 2019, Marzo 30 - 12:28.
Enviado por Jose el 2019, Enero 13 - 17:15.
Enviado por Jose el 2018, Diciembre 28 - 12:02.
Mendi ezaguna da Eretza. Trianoko Mendien artean garaiena izan arren, inguruan badira erraz gainditzen duten tontorrak. Baina asko nabarmentzen da, eta tontorreko malkarrek izaera berezia ematen diote, urrunetik erraz antzematen delarik. Ibilbide honek PR BI 107aren marka zuri-horiak jarraitzen ditu. Eta bestela ere ez legoke arazorik, bidea oso nabarmena eta garbia baita. Ibilbide laburra da, baina aldapatsu xamarra, Eretzaren alde leunetik igo arren, ekialdeko suebakitik igotzen den bidea are aldapatsuagoa baita.
Enviado por Jose el 2018, Octubre 28 - 12:11.
Armintza eta Gorliz arteko itsasertzeko ibilbidea honek mendizale asko erakartzen ditu. Ibilbide erraza eta atsegina da. GR 123 Bizkaiko Biraren parte izanik, marra zuri-gorriz ondo adierazita dago (2018an). Interesgune ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hala nola, Ermuako tontorra, Billaroko itsasargia, bertan behera utzitako bunkerrak eta kanoi postuak, Azkorriagako gotorlekuaren hondakinak, eta Gorlizeko badiaren zein itsaso zabalaren ikuspegi ederrak.
Enviado por Jose el 2018, Enero 4 - 15:58.
Enviado por Jose el 2017, Diciembre 7 - 19:45.
|
![]() |