Ibilbideak: Bearn

Lurraldeak

Ibilbide mota

ietxaburu-k sortua, 2011, urria 9 - 17:19
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA fabreges
Eskema Lac de Fabreges-Col de Lurien-Lurien

Mendi honetara igotzeko aukeratu dugun bidea, Fabreges laku edo urtegitik hasten dena da (1250 m). Leku honetatik baita ere abiatzen da, Artousteko trentxoan ibiltzeko hartu behar den telekabina. Bertara iristeko, Larunsdik (Bearne, Frantzia) Portaleteko mendatean gora, Sallent de Gállegora doan errepidetik abiatuko gara. Lakura iristean, beste aldera igaroko gara bere goi-aldetik, eta telekabina hasten den lekurantz, errepidea elur jauzietatik babesteko egindako aterpe/tunelera iristear gaudenean, Lurienera igotzeko hartu behar den bidea markatuz, zutointxoa ikusiko dugu.

ietxaburu-k sortua, 2011, abuztua 15 - 17:13
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA lescun
Eskema Sanchese, Col d'Anaye, Auñamendi, Col des Anies, Cabane d'Ardinet, Sanchese

Ibilbide hau, hasi eta bukatu, Sanchese izeneko zelaian egiten da. Lescun herritik 4 kn, eskasera dago, beraz hobe bertaraino autoz joan. Hara iristeko, Lescun herritik ateratzen den errepidetxo bat hartuko dugu; aurreraxeago pista bihurtuko da.
Sanchese (1.080 m).
Mendebaldera, Billare mendiaren eskuin aldean, zintzur batetik behera ur jauzi bat ikusiko dugu. Bidea, ur jauziaren eskuin aldetik, hasten da, gero zintzurretik jarraitu basoan zehar eta igo ahala, arana zabaltzen hasiko da eta larreak nagusitzen.

ietxaburu-k sortua, 2010, iraila 19 - 16:48
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA Bitet
Eskema Bitet - Arrec de Sesques - Sesques

Lac d’Isabetik igotzeko hartu behar den pista bera hartuko dugu Biteteko errekaren ondotik (750 m.).

ietxaburu-k sortua, 2010, abuztua 13 - 20:47
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA Lescun (Biarno)
Eskema Anapia ingurua, Pedaingo txabola, Hiru Erregeen Mahaia, Anayeko txabola, Anapia

Honako bide hau ere Lescundik (Biarno) abiatzen da.
Autoa, Anapia deritzon txabolen ondoan utziko dugu, herritik kilometro pare bat mendebaldera, 975 metroko garaieran eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu errepidetxoa, Ansabereko bailarara hurbiltzeko. Ordu erdi ostean, erreka zeharkatu eta berriro ipar-ekialderantz jotzen duenean, aparkatzeko leku handia dagoela ikusiko dugu eta hantxe bertan, bailaran gora, hego-mendebalderantz Ansabereko txaboletarantz abiatzen den pista hartuko dugu.

Jose-k sortua, 2007, abendua 6 - 21:48
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA Bitet bailara
Eskema Bitet bailara - Isabeko aintzira - Pic de Sesques

Jarraian azaltzen den ibilbideak, Ossau ibaiaren ertzetik abiatuta Bitet bailaran gora Isabeko aintzira ederrera eramango gaitu, eta gorantz jarraituta, inguruko garaiena den Pic de Sesqueseko tontorra harrapatzea ahalbidetuko digu. Igoera erraza da, baina gainditu beharreko gora-behera handia.

Jose-k sortua, 2007, azaroa 28 - 00:11
Kategoriak Bearn, Hautes-Pyrénées
ABIAPUNTUA Gourette
Eskema Gourette - Louesqueko aintzirak - Sanctus

Gourette eski estazioaren inguruko mendien artean Sanctus ez da asko nabarmentzen, gehienak baitira hura baino altuera handiagoa dutenak. Baina hala ere, Louesqueko aintziretatik pasatzen den bideak oso igoera polita eskaintzen du. Agian horregatik Eaux-Bonnes eta Gouretteko turismo bulegoetan proposatzen duten ibilaldietako bat da Sanctusera igoera.

ietxaburu-k sortua, 2007, abuztua 15 - 19:44
Kategoriak Bearn, Huesca, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lescun
Eskema Lescun - Lhurs aintzira - Hiru Erregeen Mahaia - Col.Petrechema - Ansabereko txabolak - Lescun

Lescundik Hiru Erregeen Mahairako ibilaldi honetan, igotzeko eta jaisteko, bide desberdinak erabiliko ditugu, baina badago bide gehiago ere bai.

Lescun herritik aurrera jarraitu Ansabereko bailaran zehar eta Pont de Masousa (960 m.) izeneko lekuan utziko dugu autoa, jaisterakoan hementxe bukatuko dugu eta.

Oskar_Garcia-k sortua, 2005, ekaina 18 - 00:00
Kategoriak Bearn
ABIAPUNTUA Aneu

Portaletetik behera kilometro batera lagako dogu kotxea. Aparkalekuan pista bat hasten da. Jarraituko dogu, errekatxoa gurutzatu eta laister poste batera iritsiko gera. Honek Pombie aterperako ibilbidea emango digu: Pombie 1h15m. Xenda jarraitu aterperaino, ez dago galtzerik.
Aterpetik Suzoneko lepora joan beharko gera. Lepoa gure parian dago oso ondo ikusten da eta xenda bikain batek lagunduko digu lepo honetara iristen. 30 minututan bertan egongo gera eta ezkerretara xenda bat jarraituko dugu lehenengo tximiniara heldu arte. II+ mailakoa da eta goiko aldean iltze batzuk lagunduko digute. Tximiniaren bukaeran bilgune bat dago rapelatzeko edo eta mendizale ez trebatuei sokakin igotzen laguntzeko. Xenda batek zuzenean bigarrengo tximiniara eramango gaitu.