Ibilbideak: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2013, azaroa 2 - 08:18
Kategoriak Ea, Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster
ABIAPUNTUA Laida
Eskema Laidako kanpina – Atxarre – Atxurkulu – Ogoñoko talaia – Natxitua – Ea – Bedarona – Ispaster

GR 123 Bizkaiko Biraren 3. etapa Laidatik Ispasterrera bitartean luzatzen da, eta bi zati oso ezberdin ditu. Lehenengoa menditarra da, Atxarre eta Atxurkulu tontorretara igotzen delarik. Bigarrenean aldiz errepidea da nagusi. Hori dela eta, nahiko etapa xamurra da.

Jose-k sortua, 2013, azaroa 1 - 11:16
Kategoriak Arrigorriaga
ABIAPUNTUA Ollargan-Montefuerte parkea
Eskema Ollargan-Montefuerte parkea – Andikogana – Malmasin – Andikogana – Ollargan-Montefuerte parkea

Bilbo eta Basauri artean kokatutako mendi apala da Malmasin, Arrigorriagako lurretan kokatuta badago ere. Ibilaldi labur bat egin nahi duenarentzat egokia.
Ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orri honetan jaso dena Ollargan-Montefuerte parketik abiatzen da, eta igotzeko eta jaisteko bide ezberdinak jarraitzen ditu, biak bide erosoetan zehar. Zailtasun bakarra Andikogana lepotik Malmasineko tontorrera iristeko aldapa pikoan dago. Malda gehieneko lerroa jarraituz igo daiteke, baina aldapa leunagoko bideak ere aurki daitezke, ibilaldi honetan beherakoan jarraitu zena esate baterako.

inaxio-k sortua, 2013, abuztua 14 - 14:37
Kategoriak Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Udala (Arrasate)
Eskema Udala - Udalatx gandorra - Besaide iturria - Udala

Udala aldeko igoera tipikoa, aldapa pikoan gora. Gandorraren zeharkaldia eginez Besaide aldera jaisten da, gero Hegoaldeko isurialdea zeharkatuz itzultzeko.

Igoera gogorra da, sigi-saga eginez artadian barrena lehendabizi, agerian gero, gandorrera heldu arte. Jende asko badabil, erne ibili beharra dago ibiltariek amildutako harriekin, harri ugari baita bidean. Eta euria bada, erne loia eta boten igurtziarekin leundutako harriekin.

Gandorrean arreta jarri beharra dago arrastoa galdu gabe; eta lainoa bada, zer esanik ez, tontorra amildegiz inguratuta baitago.

Jose-k sortua, 2012, abendua 22 - 21:08
Kategoriak Galdames
ABIAPUNTUA Peñas Negras
Eskema Peñas Negras - Pico Menor - Ganeran - Peñas Negras
Jose-k sortua, 2012, abendua 6 - 20:45
Kategoriak Bakio, Bermeo, Sukarrieta
ABIAPUNTUA Bakio
Eskema Bakio - San Pelaio - Burgoa - Garbola - Sollube mendatea - Katillotxu - Sukarrieta

GR 123 Bizkaiko Biraren 2. etapak Bakio eta Sukarrieta lotzen ditu. 3 tontorretatik pasatzen den arren (Burgoa, Garbola eta Katillotxu), gorabehera gutxiko etapa da. Gainera, ez da beharrezkoa aipatutako tontorretatik igarotzea, hirurak ingura baitaitezke tontorrera igo gabe.

GRaren marka zuri-gorriak badaude, baina hemen proposatzen den ibilbideak hasieran eta amaieran baino ez ditu jarraitzen, Bizkaiko Biraren jatorrizko ibilbideari ahalik eta fidelen izateko asmoarekin, Bermeora jaitsi gabe Sollube mendatetik igarotzen baita, ahalik eta altuera gutxien galduz Katillotxura gerturatzeko.

Ibilbidearen lehenengo erdian mendi bide zabalak dira nagusi. Sollube mendatetik aurrera aldiz asfalto gainean bide luze xamarra egiten da, Katillotxuko tartea salbu.

Jose-k sortua, 2012, azaroa 11 - 12:06
Kategoriak Bakio, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Plentzia
ABIAPUNTUA Plentzia
Eskema Plentzia - Ermua - Armintza - Urizarmendi - Jata - Bakio

GR 123 Bizkaiko Biraren 1. etapa Plentziatik abiatzen da, eta Bakio du helmuga, hiru tontorretatik pasa eta gero: Ermua, Urizarmendi eta Jata. Mendi apalak izan arren, ibilbideak gorabehera asko ditu, eta ondorioz kostaldeko etapen artean gogorrena dela esango nuke.

Nahiko asfalto gutxi zapaltzen da. Mendi bide erosoak jarraitzen dira gehienean. GRaren seinale gutxi batzuk baino ez daude (2012ko udazkena), eta GPSaren laguntza eskertzen da zenbait tartetan.

Jose-k sortua, 2012, abuztua 20 - 08:35
Kategoriak Bedia
ABIAPUNTUA Ereño (Bedia)
Eskema Ereño – Mandoia – Ereño
Jose-k sortua, 2012, abuztua 5 - 16:19
Kategoriak Galdames
ABIAPUNTUA Peñas Negras
Eskema Peñas Negras – Cerrillo lepoa – El Sauco – Urallaga kobazuloa – Muniziaga – La Elvira – Peñas Negras

Grumeran mendietan duela urte batzuk izan ziren meatzaritza jardueren aztarnak ezagutzeko aukera eskaintzen dizkiguten markatutako 7 ibilbide abiatzen dira Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrotik. Horietako bat da oraingoan proposatzen dizuedana. “Burdinaren bidea” edo “Goialdeko ustiaguneak” izena du, eta kolore moreko margoz seinaleztatuta dago. El Sauco eta La Elvira meatzari guneez gain, Urallaga kobazuloa eta bere barnean dagoen Magdalena ermita ere bisitatuko ditugu.

Jose-k sortua, 2012, ekaina 23 - 23:26
Kategoriak Barrika
ABIAPUNTUA Barrika
Eskema Barrika - Muriola - Kurtziomendi - Goierri - San Telmo - Barrika

Barrikako Kurtzio Mendi Taldeak antolatuta, I. Ibilaldi Herrikoia ospatu da gaur (2012/6/23). Hauxe izan da ibilbidea.

Jose-k sortua, 2012, ekaina 10 - 19:50
Kategoriak Barrika, Plentzia, Sopela
ABIAPUNTUA Sopelana
Eskema Sopelana - Arrietara - Sopelmar - Kurtzimendi - Barrika - Muriola - San Telmo - Plentzia

7. Kosta Trail ospatu da gaur (2012/6/10), hiru aukerarekin:

  • Lasterketa: 30 Km
  • Mendi ibilaldia: 20 Km
  • Ibilaldi familiarra: 10 Km

Ibilaldi familiarraren ibilbidea hauxe izan da.