Ibilbideak: Atxondo

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2015, urtarrila 22 - 20:36
Kategoriak Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Anboto
Eskema Anboto – Gerriko koba – Mariren koba

Anbotoko tontorretik Mariren kobara jaisteko, lehenik eta behin iparralderantz jaisten hasi behar da, Anboto Sakonan bailara aldapatsuan zehar Arrazolara jaitsi nahi balitz bezala. Bidezidorra ez da batera nabarmena.

Jose-k sortua, 2015, urtarrila 21 - 23:54
Kategoriak Abadiño, Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Urkiola
Eskema Urkiola – Asuntze – Anboto

Aurkezpen handirik behar ez duen ibilbidea. Astebururo hamaika mendizaleren txangoa. Urkiolako Santutegitik habiatuta, Urkiolagirreren hegoaldeko magala zeharkatzen duen bide zabala jarraitu behar da. Asuntzen, burdin ura isurtzen duen Pol-pol iturri ezagunera jaisteko aukera dago. Anbotoren malkarren barrenetik aldapan gora egiten du bideak. Aterpe baten aldamenetik igarotzen da. Aurrerago, bidea bitan banatzen da eta ezkerrekoa hartu behar da.

Jose-k sortua, 2015, urtarrila 6 - 11:07
Kategoriak Aramaio, Atxondo, Legutio, Otxandio
ABIAPUNTUA Arrazola
Eskema Arrazola – Anboto – Zabalandi – Oleta – Otxandio – Esnauritzagana – Motxotegi – Ubide

GR 123 Bizkaiko Biraren aurreko etapan, jatorrizko ibilbidearekiko aldaketa bat egin genuen, eta hari jarraituz, 9. hau Urkiolatik beharrean Arrazolatik abiatzen da, Anboto kilometro bertikaletik igoz. Oleta eta Otxandio zeharkatu ondoren, Esnauritzagana eta Motxotegiko gailurrak zapaldu eta Ubiden amaitzen da.

Aurreko etapen aldean luze xamarra da, baina zailtasun nagusia Anbotoko igoera luze eta aldapatsua da, jakina. Horretaz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Nahi izanez gero, Anboto igotzea ekidin daiteke, Arrazolatik Zabalaundi lepora igoz, aurreko etapan jaitsitako bidetik.

Jose-k sortua, 2014, abendua 14 - 09:43
Kategoriak Aramaio, Arrasate, Atxondo, Elorrio
ABIAPUNTUA Kanpazar
Eskema Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.