Rutas: PortugaleteLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2020, Octubre 4 - 19:51.
Enviado por Jose el 2020, Septiembre 12 - 16:16.
Enviado por Jose el 2020, Agosto 20 - 18:53.
Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke. Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.
Enviado por Jose el 2020, Julio 1 - 19:06.
Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean. Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.
|
![]() |