Ibilbideak: Orozko

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2017, iraila 9 - 07:59
Kategoriak Orozko, Zeberio
ABIAPUNTUA Bikotzganeko atsedenlekua
Eskema Bikotzganeko atsedenlekua – Garaigorta

Bikotzganeko atsedenlekutik abiatuta, errepidetik tartetxo bat egin behar da Orozko alderantz. Mendatearen seinalea pasatu eta laster, langa bat gainditu eta eskuinerantz abiatzen den bidea hartu behar da. Muino bat ezkerretik inguratzen du bide honek, pinu landaketen artean. Ondoren altuera pixka bat galtzen du, eta berriz ere igotzen hasi eta laster, bide hau utzi behar da, ezkerrerantz maldan gora abiatzen den bidezidorra hartzeko.

Jose-k sortua, 2015, otsaila 7 - 08:01
Kategoriak Bizkaia, Orozko, Ubide, Zeanuri
ABIAPUNTUA Ubide
Eskema Ubide – Eneabe – Bastelarra – Arralde – Arimekorta – Gorbeia – Egiriñao – Usotegieta – Oderiaga – Egileor – Kolometa – Orozko

GR 123 Bizkaiko Biraren 10. etapa bira osoko gogorrenetako bat da. Luzea eta gorabehera handikoa. Hemen azaltzen den bezala itzulia erlojuaren horratzen zentzuan eginez bigarren gogorrena dela esango nuke, Orduntekoaren ondoren. Eta kontrako zentzuan gogorrena ziurrenez, abiapuntua beherago izanik altuera handiagoa igo behar baita, eta Orduntekoan aldiz txikiagoa.

Ubidetik abiatu eta Gorbeiako mendialdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen da, tontor askotatik pasaz (garrantzitsuenak: Eneabe, Arralde, Gorbeia, Usotegieta, Oderiaga, Egileor eta Kolometa), Orozkoko auzune garrantzitsuena den Zubiaurren bukatzeko.

Gogortasuna alde batera utzita, ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, egia esan. Mendizale asko ibiltzen denez paraje hauetan, bidezidorrak nabarmenak dira ia ibilbide osoan zehar.