Rutas: GueñesLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2022, Diciembre 25 - 20:48.
Enviado por Jose el 2022, Diciembre 8 - 14:57.
Enviado por Jose el 2021, Octubre 31 - 11:36.
Enviado por Jose el 2020, Marzo 7 - 11:09.
Enviado por Jose el 2018, Diciembre 28 - 12:02.
Mendi ezaguna da Eretza. Trianoko Mendien artean garaiena izan arren, inguruan badira erraz gainditzen duten tontorrak. Baina asko nabarmentzen da, eta tontorreko malkarrek izaera berezia ematen diote, urrunetik erraz antzematen delarik. Ibilbide honek PR BI 107aren marka zuri-horiak jarraitzen ditu. Eta bestela ere ez legoke arazorik, bidea oso nabarmena eta garbia baita. Ibilbide laburra da, baina aldapatsu xamarra, Eretzaren alde leunetik igo arren, ekialdeko suebakitik igotzen den bidea are aldapatsuagoa baita.
Enviado por Jose el 2011, Octubre 24 - 09:24.
Saratxo auzunean kotxea aparkatzeko aukerarik ez dagoenez, auzunera iritsi baino lehen azken bihurgunean ezkerretara irteten den hartxintxarrezko bide bat hartuko dugu, eta kilometro erdi inguru aurrerago dagoen bihurgune batean utziko dugu kotxea, bide bazterrean. Eretza ikus dezakegu toki honetatik. Botak jantzita, eta motxila bizkarrean, ibilaldiari hasiera emango diogu. Bide nagusia jarraitu beharrean mendebalderantz doan bidexkatik joko dugu. Bide asko elkartzen diren lepo batetara iristean, suebakian gora doan bidezidorretik jarraituko dugu. Malda gogorrari aurre eginez gorantz goazela, bide nagusiagoak gurutzatuko ditugu, daramagun norabideari eutsiz beti ere. Camporredondo izenaz ezagutzen den muino batetara iristean, Eretzaren ikuspegi ederra izango dugu aurrez aurre. Suebakian zehar jarraituko dugu, maldan behera tarte labur batez, eta berriz ere gora, geroz eta aldapa handiagoarekin. Eretzako tontorretik behera jausten diren malkarretara iritsi baino zertxobait lehenago, bidezidorrak eskuineko altzifre basora eramango gaitu, malkarrak gainditu ahal izateko pasarte eroso baten bila. Eta laster tontorrera iritsiko gara.
|
![]() |