Ibilbideak: GaldamesLurraldeakIbilbide motaJose-k sortua, 2020, urria 4 - 19:51
Jose-k sortua, 2020, abuztua 20 - 18:53
Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke. Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.
Jose-k sortua, 2012, abuztua 5 - 16:19
Grumeran mendietan duela urte batzuk izan ziren meatzaritza jardueren aztarnak ezagutzeko aukera eskaintzen dizkiguten markatutako 7 ibilbide abiatzen dira Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrotik. Horietako bat da oraingoan proposatzen dizuedana. “Burdinaren bidea” edo “Goialdeko ustiaguneak” izena du, eta kolore moreko margoz seinaleztatuta dago. El Sauco eta La Elvira meatzari guneez gain, Urallaga kobazuloa eta bere barnean dagoen Magdalena ermita ere bisitatuko ditugu.
Jose-k sortua, 2011, maiatza 12 - 23:10
|
![]() |