Ibilbideak: Elorrio

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2014, abendua 14 - 09:43
Kategoriak Aramaio, Arrasate, Atxondo, Elorrio
ABIAPUNTUA Kanpazar
Eskema Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.

Jose-k sortua, 2013, abendua 31 - 10:48
Kategoriak Bergara, Elgeta, Elorrio, Ermua, Zaldibar
ABIAPUNTUA Ermua
Eskema Ermua – Aixola – Erdella – Intxorta – Kanpazar

GR 123 Bizkaiko Biraren 7. etapak Ermuan du abiapuntua, eta Kanpazar mendatean helmuga, hurrengo etaparako geratuko den Udalaitzen barrenean. Bi tontorretatik pasatzen da, Erdella eta Intxorta. Etapa erreza dela esan daiteke. Labur xamarra da, eta bideak erosoak dira ibilbide osoan zehar. Bide zuzena aurkitzea erreza da gainera, ondo seinaleztatuta dagoelako eta hartu beharreko bidea zein den erraz antzematen delako ia toki guztietan.