Ibilbideak: Zeberio

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2017, azaroa 11 - 08:36
Kategoriak Galdakao, Zaratamo, Zeberio
ABIAPUNTUA Axola lepoa
Eskema Axola lepoa – Upoko pagadia – Upo

Upo eta Artanda artean dagoen Axola lepoa da ibilaldi honen abiapuntua. Lepotik ekialderantz irteten diren bi bideen artean ezkerrekoa hartu behar da, hau da, gorantz egiten duena, eta laster bide hau utzi behar da, ezkerretara irteten den bidezidorra hartzeko. Atsedenleku baten aldamenetik igaro, eta pagadian sartzen da. Bide honek zuzen-zuzen egiten du gora, pago lerdenen artean.

Jose-k sortua, 2017, iraila 9 - 07:59
Kategoriak Orozko, Zeberio
ABIAPUNTUA Bikotzganeko atsedenlekua
Eskema Bikotzganeko atsedenlekua – Garaigorta

Bikotzganeko atsedenlekutik abiatuta, errepidetik tartetxo bat egin behar da Orozko alderantz. Mendatearen seinalea pasatu eta laster, langa bat gainditu eta eskuinerantz abiatzen den bidea hartu behar da. Muino bat ezkerretik inguratzen du bide honek, pinu landaketen artean. Ondoren altuera pixka bat galtzen du, eta berriz ere igotzen hasi eta laster, bide hau utzi behar da, ezkerrerantz maldan gora abiatzen den bidezidorra hartzeko.