Ibilbideak: Araba

Lurraldeak

Ibilbide mota

JFdeA-k sortua, 2008, apirila 6 - 11:14
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Andoin
Eskema Andoin-Andoineko lepoa-Legunbe-Legaire-Bikuña lepoa-Baio-Mirutegi-Surbe-Akarrate-andoin

Andoain herritik abiatu Entziarantz, Hra. Lehenengo aukeran HMrakoa hartu eta bide nagusi hori ez galdu. Aprobetxatu bide bazterrean albo bietako hariztiaz gozatzeko. Ikusiko duzue ez direla atzo goizekoak hango haritzak.
andoin lepotik Era jo mendi-zerraren ertzetik bi lurraldeen arteko mugaraino, Araba eta Nafarroa eta bakoitza bere Legunberekin. Por zierto, noizko Euskal Herria? Mendian ere zatiketa?
Hesitik behera jaitsi Hra bide nagusiarekin topo egin arte, Mrantz.
Legaire zeharkatu norabide berean Bikuña leporantz. Txabola batzuen aurretik egingo dugu aurrera. Hartu bide nagusia eta ez utzi. Horrexek eramaten du Bikuña lepora.

JFdeA-k sortua, 2008, urtarrila 6 - 13:27
Kategoriak Araba, Burgos
ABIAPUNTUA Nograro
Eskema Nograro-Mota-Cueto-Nograro

Nograro Arabako Gobiaran koadrilako herria dugu. Arabaren mendebaldean dago, Artzena mendi zerraren Iean.
Herritik Hra jo. Herritik bertatik ateratzen den pistaz baliatuz.
Ez galdu bi tontorren (Mota, ekialdera, eta Cueto, mendebaldera) erreferentzia, irteera honen zailtasuna pisten eta bideen ugaritasuna baita.
Jo bi tontor horien artean dagoen mendi lepora. Bertotik tontor batera eta bestera ordu erdiko bidea dago.
Tontorrak Bi bailaren arteko mugak ditugu: Losa eta gobiaran. Eta ikuspegia zoragarria: Hra Umion, Obarenes, Demanda; Mra Balderejo, Europako tontorrak; Ira Salbada, Gorbeia, Anboto; Era Kantauri mendi zerra, Aitzgorri, San Donato.

Jose-k sortua, 2007, apirila 14 - 11:33
Kategoriak Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arlaban mendatea
Eskema Arlaban - Landa - Usako atxa - Albiturri - Arlaban

Mendi bizikletarentzako den ibilbide honek, Arlaban mendatetik abiatuta Elgeamendi mendikatearen mendebaldeko bi tontor lotzen ditu, Usako atxa eta Albiturri, igoerakoaren ezberdina den bide batetatik Arlabanera itzuliz. Aldapa gogorrak daude tarteka, bai gora eta baita behera ere, behin baino gehiagotan oina lurrean ipintzea behartuko gaituztenak, baina ibilbide polita eta entretenigarria da.

inaxio-k sortua, 2006, uztaila 16 - 20:37
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Egileor
Eskema Egileor - Alangua - Opakua - Arrigorrista - Larredez - San Juan mendatea - Santa Elena - San Juan mendatea - Egileor

Egileor nahiz Alanguatik abiatu zaitezkete, baina ni Egileorretik abiatuko nintzateke (nahiago dut bien arteko errepideko zati gogaikarri hori hasieran egin). Egileorrera heltzeko erabili duzuen errepidean atzera egin eta hurrengo (ERNE!) bihurgunean bertan dagoen bidegurutzeari kasorik egin gabe, hurrengora joko dugu, Alanguara jotzeko. Errepideari jarraituz helduko gara Alanguara eta herria zeharkatu eta elizaren aldamenetik abiatzen den pista zabalari jarraituko diogu. Laster egingo dugu topo abereentzako aska batzuk eta hesiarekin. Hura pasa eta aldapa luze eta gogaikarri bati ekin beharko diogu: lurrezko bide zabala da, larrean gora egiten duena tarte luze batean. Bide berari jarraituz helduko gara, halako batean, basora. Basoan bideak tarteka berdinean jarraitzen du, aldapari muzin eginez, eta irregularragoa da, tarte batzuetan xenda baino ez, baina arrasto nabarmenenari jarraituz jo behar dugu ekialdera, goien nabari den Arrigorristako malkarren magaletik. Hala, aldapan poliki-poliki gora eginez, helduko gara Opakua aldeko kanpalekura, mendiaren ekialdeko lepora. Hantxe bertan topatuko dugu mendiaren bizkarrean gora abiatzen den bidezidorra, pagadian barrena, eta bizkarrari jarraituz helduko gara tontorrera (pintura gorrizko marka borobilak nonahi -2006/7/15-).

inaxio-k sortua, 2006, ekaina 25 - 10:08
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Durruma Kanpezu
Eskema Durruma Kanpezu - La Casilla lepoa - Muela - La Casilla lepoa - El Santo haitza - begiratokia - San Roman ermita - Durruma Kanpezu

Durruma Kanpezu edo San Roman de Campezo herriaren goi aldean dagoen Elizaren atze aldetik abiatzen da bidea IEko norabidean, eta norabide horri jarraituz helduko gara La Casilla lepora. Handik gora ertz harritsuari jarraituz joko dugu tontorrera (bide arrastorik ez, baina leku garbia da). Altura beretsuko haitz mutur batzuek osatzen dute gailurra eta horietako bat da tontorra (erpin geodesikoa eta buzoi gurutzeduna).

Igoeran erabilitako bide beretik lehengo lepora jaitsi eta El Santo izeneko haitzera joko dugu. Haitzera gerturatzean bidezidorra banatu egiten da. Arrasto nabarmenena zeharka-zeharka abiatzen da haitzean zulatutako San Romanen ermitara, baina bada beste arrasto bat aldapa handienari heltzen diona: hori da jarraitu beharrekoa. Erne! Bidezidor hau ere, hormara gerturatu ahala, ezker aldera lerratzen da tarte batean, baina hormara jotzen du geroago, hura gainditzeko pasarte baten bila. Zailtasunik gabe gainditu daiteke bide egokia jarraituz gero. Gandorrera heldutakoan, nahi izanez gero, ekialdeko muturrera joan eta Muelaren gaineko ikuspegi ederrarekin gozatu bat hartu ondoren, leku berera itzuli, eta gandorraren zeharkaldiari ekingo diogu.

inaxio-k sortua, 2006, ekaina 24 - 13:48
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Antoñana
Eskema Antoñana - Agiñetako bidea - Soila - Korresko bidea - Antoñana

Ibilbide honek Izkiko eremuaren barruan egiten du bere bidea, parkeko bide-sarea osatzen duten bidezidorrak erabiliz. Bide-sare hori ongi seinaleztatuta dago, nahiz eta batzutan (2006/06/23) seinaleak bakan izan, landaretzak tapatuta egon (marka horia duten posteak) edo ezabatzen hasita egon (pintura marka zuri-horiak). Jendea dabilen lekua da bestela, eta arrastoa nahiko nabarmena da gehienean.

Antoñana Kanpezu eta Maeztu arteko errepidearen bazterrean gelditzen den herrixka polit bat da, oraindik ere harresiz inguratua. Handik abiatu, zubi gainetik pasa eta aipatutako errepidea zeharkatu behar dugu, zubiak agintzen duen norabide berean (mendebaldera) jarraituz. Hala geltoki zaharra eta etxe dotore batzuen artetik pasata behehala egingo dugu topo Buxandako errepidearekin. Hura ere zeharkatu eta soro baten bazterretik jarraitzen duen lurrezko pista batekin egingo dugu topo: huraxe da bidea (astigar baten adarren artean erdi-ezkutaturik dago lehenengo bide-seinalea). 300 m aurrerago bidegurutze batekin egingo dugu topo eta eskubi aldera joko dugu; 100 m geroago, berriz, ezker aldera, basoaren bazterretik, mendebalderantz.

inaxio-k sortua, 2006, maiatza 1 - 21:56
Kategoriak Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lezea
Eskema Lezea - Olano - Arbarrain - Atabarrate - Umandia - Albeiz - Lezea.

Lezea da abiapuntua. Lezera heltzeko errepidea Egino eta Ilarduia arteko errepidetik abiatzen da, Ilarduiatik 500 bat m-ra. Aisigune zabala hedatzen da Lezearen ahoaren inguruan eta aparkatzeko leku ugari dago.

JFdeA-k sortua, 2006, otsaila 13 - 11:49
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Teresoko Ribas gainetik
Eskema Teresoko Ribas gainetik-Hamabiak haitza-Toloño-Azkorri-Tereseko Ribas gainera

Tereseko Ribasetik aurrera egin dugu, Urizaharreranzko norabidean. Herritik 2,2 km.ra errepidearen albo batean kotxea utzi eta gaurko ibilbidean abiatu gara, ILaren seinaleak jarraituz.
IMendebalderako norabidean Hamabiak tontorrerantz jo dugu .
Umiltze lekuaren aztarnetara heldu gara, gorantz jarraitu dugu, Irantz. IEranzko bidezidorra hartu dugu, harripilak daude, Toloñorako bide nagusia bertan behera utzi dugu, bidezidorrak Hamabiak haitzera eramango gaitu.
Hamabiak haitzetik, gezurrezko Toloño, Toloñora abiatu gara goilautada zeharkatuz IErantz.
Bertotik Iera ikus ditzakegu Zapiturri, Ortada lautada, ... .

Jose-k sortua, 2005, abendua 3 - 13:59
Kategoriak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Udala
Eskema Udala - Besaide - Teilamendi - Ipiztekoarriaga - Zabalaundi - Ipizte - Ipiztekoarriaga - Besaide - Udala

Ipiztera joateko bide laburragoak badauden arren, Udalaitz eta Anbotoren artean kokatuta dauden Aramaioko mendiak ezagutzeko aukera ematen digu ibilaldi honek, eta bide batez, aipatutako bi mendiok ikuspuntu ezberdinetatik begiratuko ditugu. Joan-etorriko ibilaldi bat izan arren itzulerako tarte batzuk eztira joaterakoan jarraituko ditugun berak izango.

JFdeA-k sortua, 2005, urria 27 - 11:42
Kategoriak Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Lanbreabe
Eskema Lanbrebe-Aginalde-Dulau-Azeo-Gorbeia-Aldaminozpe-alminape-Lanbreabe

Lanbreaberaino kotxez Zeanuri herria zeharkatuz Undurraga urtegiranzko norabidean. Pistatik aurrera Aginaldera, Era. Aldaminepetik HErantz, Dulau zeharkatu Azero aldera. Bidean erreparatu Aginalde eta Arimekortako aginez, trikuharriaz, eta Aizpegiko aterpeaz (Bizkaiko lehen aterpe partikularra, Jose Mari Rotaetxerena), haitzpeko Elurretako amabirginaren aterpeaz. Mra Lapurzulotik Egiriñao eta Arraba aldera abia gaitezke.
Azeroko bidetik Gorbeia tontorrera (zoritxarrez ezin izan dut gauza handirik ikusi lainoa zela-eta, eta hori dela-eta buelta batzuk eman egin behar izan ditut Zarateko bidea topatu dudan arte). Gorbeiatik Aldaminozpera jaitsi naiz, eta hemendik Dulau aldera.