Rutas: ArabaLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2019, Enero 13 - 17:15.
Enviado por Xabiaram el 2018, Junio 7 - 12:58.
Igoera hau egin dut Otzaurten (652m) dagoen Parke Naturalaren sarreratik abiatuta Behin aitzulo ikusgarria igarota Eskaratzako iturriaren parean (1065m)
Enviado por Jose el 2018, Mayo 2 - 22:32.
Enviado por Jose el 2018, Mayo 2 - 22:24.
Ibilaldi honek aurrena mendi magala zeharkatzen du ekialderantz altuera pixka bat galduz, Otxortetako lepoaren bila. Ondoren aldapa pikoarekin Goikoganara igotzen da, eta mendi-bizkarreko bidezidorra jarraituz Kamarakako tontorra harrapatzen du, Ermuara beste bide batetik jaitsi aurretik.
Enviado por Jose el 2017, Enero 29 - 22:15.
GR 123 Bizkaiko Biraren 11. etapa bezala aurkezten den hau ez dago beste etapetako ibilbideei lotuta. Araba eta Burgoseko lurrek inguratuta eta Bizkaiko gainontzeko herrietatik bereizita dagoen Urduña eta inguruetako mendiak dira etapa honetan zeharkatzen direnak. Hortaz, gainontzeko etapen segidaren edozein unetan egin daiteke bertara jauzi, eta Orozkotik pasatzean egitea proposatzen da, Gorbeiako eta Arrolako etapen artean, gertutasunean oinarrituta. Luzea. Oso luzea da etapa hau. Birako luzeena. Baina horretaz aparte, ibilbidea xamurra da. Urduñako auzoa den Lendoño Goitiatik abiatzen da, eta Urduñako bailara mugatzen duten Gorobel mendikateko zenbait tontor, Santiago mendia, eta Gibijo mendikatearen mendebaldeko ertza zeharkatuta, Arrastariako Aloria herrixkara jaisten da. Behin mendi-gaina harrapatzen denetik aurrera mendi-hertza jarraitzen da ibilbide guztian zehar. Tartean tontor askotatik igarotzen da: Gorobel mendikatean Iturrigorri (Tologorri bezala ezagunagoa dena), Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo; Santiago mendia; eta Gibijo mendikatean Bertzeta, Bagate eta Beratza. Baina gorabeherak txikiak dira, eta beherantz gehiago gorantz baino, tontorrik altuenak ibilbidearen hasieran baitaude, eta aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen da. Jarraitu beharreko bidezidorrak oso garbiak dira gainera, uneoro mendi-ertza jarraituz, esan bezala. Hortaz, luzeraz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Baina bada kontutan izan beharreko beste kontu bat, udan batez ere. Iturri bakarra dago ibilbide osoan, eta hasieran dago gainera, Iturrigorri iturria. Ibilaldi osorako ura aldean eraman behar da beraz.
Enviado por inaxio el 2016, Noviembre 2 - 20:17.
Lezearen inguruko aparkalekuetatik abiatu eta GRaren arrastoak jarraituko ditugu Mendebaldera, hariztiaren itzalean aurrera egiten duen basa-pista zabal batetik. Basotik atera eta larre eremu txiki batera helduko gara laster. Erne hemen, ze ez erraza arrasto egokia jarraitzea: IEra jotzen du eta harripila eta marka zuri-horiz markatuta dago. Hasiera honekin asmatuz gero errazago jarraituko dugu gora egin ahala, arrastoa nabarmena baita.
Enviado por Jose el 2015, Enero 6 - 11:07.
GR 123 Bizkaiko Biraren aurreko etapan, jatorrizko ibilbidearekiko aldaketa bat egin genuen, eta hari jarraituz, 9. hau Urkiolatik beharrean Arrazolatik abiatzen da, Anboto kilometro bertikaletik igoz. Oleta eta Otxandio zeharkatu ondoren, Esnauritzagana eta Motxotegiko gailurrak zapaldu eta Ubiden amaitzen da. Aurreko etapen aldean luze xamarra da, baina zailtasun nagusia Anbotoko igoera luze eta aldapatsua da, jakina. Horretaz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Nahi izanez gero, Anboto igotzea ekidin daiteke, Arrazolatik Zabalaundi lepora igoz, aurreko etapan jaitsitako bidetik.
Enviado por Jose el 2014, Diciembre 14 - 09:43.
GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan. Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.
Enviado por inaxio el 2014, Noviembre 4 - 22:44.
Enviado por Jose el 2012, Julio 29 - 22:20.
|
![]() |