Ibilbideak: Andoain

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2021, apirila 12 - 18:33
Kategoriak Andoain, Gipuzkoa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Otieta (Andoain)
Eskema Otieta - Plazaolako Bide Berdea - Praixkuren borda - Ameraungo kanala - Oindolar - Ameraungo kanala - Mandabieta - Txertueta - Unanibiko zubia - Otieta.

Oso ibilbide atsegina eta erraza da, tarte luze batean Ameraungo ubidearen bazterretik doana, ubide hauen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera ematen duena. Oindolarreko igoera aukerakoa da, ez da PR bidearen berezko zatia, baina neke handirik ez dakarren igoera da. Otietako aisigunea leku jendetsua izaten da eguraldi ona denean; bada aparkalekua bertan, eta hainbat panel didaktiko ere bai uraren ustiaketaren inguruan.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 7 - 23:27
Kategoriak Andoain
ABIAPUNTUA Otieta
Eskema Otieta-Usabelartza-Oindo-Adarra-Mantale-Otieta

(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.