Ibilbideak: Altzo

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2021, apirila 7 - 20:40
Kategoriak Altzo
ABIAPUNTUA Altzo
Eskema Altzo - Azkarateko bidea - Arrimaga lepoa - Musustegieta - Goiensoro - Otsabio - Muruna - Antxusietako gaina - Laparmendi - Leizetxikiko gaina - Sasiolako gaina - Añi - Zitzaolaldea - Arteota - Musustegieta - Egileor - Altzo.

Oso ibilbide ederra da. Ez dio jarraitzen orpoz-orpo aipatutako PR bideari, baina gehien-gehienean bai. Altzotik Arrimagako lepora igotzeko bidea esaterako ez da PRari dagokion aukera, baina bide egokia iruditu zitzaidan. Añiko trikuharrirainoko tartea ere ez da PRari dagokiona, trikuharriari bisita egiteko luzatuta dago pixka bat bidea.