Ibilbideak: Zigoitia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 7 - 09:35
Kategoriak Bizkaia, Zigoitia
ABIAPUNTUA Etxaguen
Eskema Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen

Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian. Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita, leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.