Ibilbideak: Araba

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2019, azaroa 2 - 09:40
Kategoriak Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Belandia
Eskema Belandia – Babio – Belandia
Jose-k sortua, 2019, azaroa 1 - 17:36
Kategoriak Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Mendeika
Eskema Mendeika – Babio – Mendeika
Xabiaram-k sortua, 2019, maiatza 2 - 21:00
Kategoriak Aramaio
ABIAPUNTUA Ibarra (Aramaio)
Eskema Ibarra-Amillondo/Kukutxeko Punta-IPIZTE/HIRUATXETA (1055m)-Lezeaga Lepoa-Ipiztekoarriaga-Ibarra

Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

Txangoa Ibarra herrian abiatzen da eta Ibabeko Andra Maria baselizaren ondotik gora egiten dugu, baserri pare bat pasa eta pinudi basoan sartzen gara pista zabal batean Ipiztikoarriaga Lepora arte, malda eramangarria dago tarte honetan guztian, ia 400 metroko desnibela, azkenik Amillondo/Kukutxeko Punta (775m) zapaltzen dugu. Hona arteko bide 1 ordu.

Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 7 - 09:35
Kategoriak Bizkaia, Zigoitia
ABIAPUNTUA Etxaguen
Eskema Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen

Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian. Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita, leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.

Jose-k sortua, 2019, urtarrila 13 - 17:15
Kategoriak Aiara
ABIAPUNTUA Arespalditza
Eskema Arespalditza – Eskorieta – Arespalditza
Xabiaram-k sortua, 2018, ekaina 7 - 12:58
Kategoriak Asparrena, Zegama
ABIAPUNTUA Otzaurte
Eskema Otzaurte(650m)-Beunda-Añabaso-San Adrian(1050m)-Argorri-Aratz(1445m)-Azkasaroi-Eskaratza-Beunda-Otzaurte

Igoera hau egin dut Otzaurten (652m) dagoen Parke Naturalaren sarreratik abiatuta
(Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88649.jpg),
hemendik aurrera Beundako atsedenlekura eta ondoren Añabaso (952m) tontorrera igoera txiki batean, aurrera jarraituz Sandratiko Mendi Aterpera eta Aitzulora iristen gara ordu pare bat baino gutxiagoan. (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88670.jpg).

Behin aitzulo ikusgarria igarota Eskaratzako iturriaren parean (1065m)
dagoen bideguretzean Aratzerako (1443m) bideska hartu behar da,

Jose-k sortua, 2018, maiatza 2 - 22:32
Kategoriak Laudio
ABIAPUNTUA Ermuko Andre Mariaren santutegia
Eskema Ermuko Andre Mariaren santutegia - San Antonio eta Santa Apolonia ermita - Torrontegieta - Albitzukoatxeta - Kamaraka - Torrontegieta - Ermuko Andre Mariaren santutegia
Jose-k sortua, 2018, maiatza 2 - 22:24
Kategoriak Laudio
ABIAPUNTUA Ermuko Andre Mariaren Santutegia
Eskema Ermuko Andre Mariaren santutegia - San Antonio eta Santa Apolonia ermita - Otxorteta/Otsaurreta lepoa - Goikogane - Kamaraka - Torrontegieta - Ermuko Andre Mariaren santutegia

Ibilaldi honek aurrena mendi magala zeharkatzen du ekialderantz altuera pixka bat galduz, Otxortetako lepoaren bila. Ondoren aldapa pikoarekin Goikoganara igotzen da, eta mendi-bizkarreko bidezidorra jarraituz Kamarakako tontorra harrapatzen du, Ermuara beste bide batetik jaitsi aurretik.

Jose-k sortua, 2017, urtarrila 29 - 22:15
Kategoriak Aiara, Amurrio, Burgos, Urduña, Urkabustaiz
ABIAPUNTUA Lendoño Goitia
Eskema Lendoño Goitia – Iturrigorri – Bedarbide – Solaiera – Txolope – Txarlazo – Urduña mendateko errepidea – Santiago – Delikako ur-jauzia – Bertzeta – Bagate – Barrerilla mendatea – Beratza – Aloria

GR 123 Bizkaiko Biraren 11. etapa bezala aurkezten den hau ez dago beste etapetako ibilbideei lotuta. Araba eta Burgoseko lurrek inguratuta eta Bizkaiko gainontzeko herrietatik bereizita dagoen Urduña eta inguruetako mendiak dira etapa honetan zeharkatzen direnak. Hortaz, gainontzeko etapen segidaren edozein unetan egin daiteke bertara jauzi, eta Orozkotik pasatzean egitea proposatzen da, Gorbeiako eta Arrolako etapen artean, gertutasunean oinarrituta.

Luzea. Oso luzea da etapa hau. Birako luzeena. Baina horretaz aparte, ibilbidea xamurra da. Urduñako auzoa den Lendoño Goitiatik abiatzen da, eta Urduñako bailara mugatzen duten Gorobel mendikateko zenbait tontor, Santiago mendia, eta Gibijo mendikatearen mendebaldeko ertza zeharkatuta, Arrastariako Aloria herrixkara jaisten da.

Behin mendi-gaina harrapatzen denetik aurrera mendi-hertza jarraitzen da ibilbide guztian zehar. Tartean tontor askotatik igarotzen da: Gorobel mendikatean Iturrigorri (Tologorri bezala ezagunagoa dena), Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo; Santiago mendia; eta Gibijo mendikatean Bertzeta, Bagate eta Beratza. Baina gorabeherak txikiak dira, eta beherantz gehiago gorantz baino, tontorrik altuenak ibilbidearen hasieran baitaude, eta aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen da.

Jarraitu beharreko bidezidorrak oso garbiak dira gainera, uneoro mendi-ertza jarraituz, esan bezala. Hortaz, luzeraz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Baina bada kontutan izan beharreko beste kontu bat, udan batez ere. Iturri bakarra dago ibilbide osoan, eta hasieran dago gainera, Iturrigorri iturria. Ibilaldi osorako ura aldean eraman behar da beraz.

inaxio-k sortua, 2016, azaroa 2 - 20:17
Kategoriak Asparrena
ABIAPUNTUA Lezea (Ilarduia)
Eskema Lezea - Artzanegi - Umandia - Albeiz - Lezea

Lezearen inguruko aparkalekuetatik abiatu eta GRaren arrastoak jarraituko ditugu Mendebaldera, hariztiaren itzalean aurrera egiten duen basa-pista zabal batetik. Basotik atera eta larre eremu txiki batera helduko gara laster. Erne hemen, ze ez erraza arrasto egokia jarraitzea: IEra jotzen du eta harripila eta marka zuri-horiz markatuta dago. Hasiera honekin asmatuz gero errazago jarraituko dugu gora egin ahala, arrastoa nabarmena baita.