Ibilbideak: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2005, urtarrila 31 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Otzaurte
Eskema Otzaurte - Ultzama lepoa - Txurruko Punta

Otzaurte mendatetik bi GR bide igarotzen dira, GR 12 (Euskal Herriko Senda) eta GR 121 (Gipuzkoako Bira). Eta biek ibilbide bera jarraitzen dute San Adrian eta Etxegarate artean. Baina GR 121ak badu ordezko ibilbide bat (GR 121.1) bide nagusitik San Adrian inguruan banatzen dena, eta Aratz, Allarte eta Umandia inguratu ondoren Arbarara igo, Urdalur urtegira jaitsi, eta Txurruko Punta inguratu ondoren Otzaurtera jaisten dena. Jarraian azaltzen den ibilbideak bide hau jarraitzen du Otzaurtetik Txurruko Puntara gerturatzeko.

Jose-k sortua, 2004, abendua 10 - 01:00
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Arrazola
Eskema Arrazola - Larrano - Kurutzeta - Anboto

Anbotok Arrazola aldera Euskal Herriko hormarik garaiena omen du: 1100 m. Bide ezberdinak daude tontorrera iristeko. Jarraian azaltzen dena Larrano lepotik igotzen dena da.

BatenBat-k sortua, 2004, azaroa 13 - 01:00
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Puerto de Paul (La Tejera)

La ascensión comienza el el alto del puerto de Paul (La Tejera), entre los Km. 25 y 26 de la carretera de Vitoria a Salinas de Añana.

(0) Dejamos el coche en la parte izquierda (aparcamiento de tierra) junto al cartel de "Prohibido verter escombros".
En este mismo lugar se inicia una pista de tierra que seguiremos.

(1) 3 minutos, seguimos por la pista sin tomar la desviación que aparece a nuestra derecha.

(2) 5 minutos, pasamos bajo el tendido de alta tensión, manteniendo la misma dirección.

(3) 20 minutos, un cairn (pequeño monton de piedras) nos indica que debemos abandonar esta pista por la derecha, iniciando un corto repecho, y a continuación un comodo llano.

BatenBat-k sortua, 2004, iraila 10 - 00:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate

Mendi ezkutu hau igotzeko abiapuntua Mintxate arroila ederra dugu. Bertan autoz edo oinez sartuta, hiru bat km. eginen ditugu, zubi ttipi bat zeharkatu arte. Bertan utz dezakegu autoa, ehun bat metro aurrerago etxe batzuk ikusten direlarik. Basoan sartzen den bide zabal bat hartuko dugu, ekialderantz, ezkerrean iturri eder bat utzita. Bideak gogor igoko gaitu pinuen artean inoiz ere itxi edo galdu gabe. Azkenean, lepo belartsu batera helduko gara. Bertan borda baten hondarrak ikus daitezke... baita Pirinio hurbileko mendi handiak ere. Ikuspegi benetan zoragarria.

BatenBat-k sortua, 2004, iraila 10 - 00:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Izabako igerilekuetara iritsi aurretik, bada parkin seinale bat errepidearen eskuinaldean. Parkin horretan utz dezakegu autoa. Handik ekialdera pista zabal bat hasten da. Handik gutxira, bi aukera izanen ditugu: Ardibidepikauko antenara igotzen den pista gogorra hartu (ez da oso ibilbide ederra), edo GR 11ko markak segitu Belabartzeko Ateetara iritsi arte. Ateetara sartu gabe, segituko ditugu marka gorri-zuriak, erreka zeharkatu eta eki-mendebaleko norabideko bide gogor bat hartuko dugu. Aldapa nahiko nekagarri batzuk igo ondoren, bat-batean basotik atera eta goiko belardietara helduko gara.

BatenBat-k sortua, 2004, uztaila 30 - 00:00
Kategoriak Burgos
ABIAPUNTUA Orbañanos
Tito Pueyo-k sortua, 2004, ekaina 30 - 00:00
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Sojo

POR SOJO (ARABA)

En la casa del barrio Sobrevilla de Sojo señalada en «Cómo Ir» tomamos la pista que allí mismo nace y que discurre paralela a un muro de piedra sacándonos en pocos metros del pueblo. Pasamos junto a una vaquería y, un poco más adelante, observamos a la derecha de la pista el inicio de una ancha pista poco definida que va a parar a una puerta. No tomarla. Seguir por la principal.

Llegamos (¡ojo!) a una bifurcación para seguir por la derecha. Si miramos hacia atrás obtenemos una bonita vista de parte de Sierra Salbada y del Castro Grande.

VARIAS BIFURCACIONES

inaxio-k sortua, 2004, maiatza 27 - 00:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irañeta

Irañetako kaleen bukaeraraino joan eta ibaiaren ertzean abiatzen den pista zabalari jarraituko diogu. 200 metro aurrerago zubia zeharkatuko dugu baina ibaiaren bazterreko pista aukeratuz berriro. Hala, 400 m. aurrerago bidegurutze batekin egingo dugu topo. San Migel ermita txikia dago bertan. Aurreko norabidea aldatu gabe, mendi aldera jotzen duen bidea aukeratu eta 400 m. aurrerago etxe bat eta langa batekin egingo dugu topo. Langa pasa eta bidea errekara arrimatzen da, baina lehengo pista zabala izaten jarraitzen du. Halako baten, Madalalenaitzen iparraldeko horma zuzena ikusten hastearekin batera bidegurutze berri batera helduko gara: oraingoan erreka pasa eta eskubi aldera jotzen duenari ekin behar diogu.

inaxio-k sortua, 2004, maiatza 15 - 00:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Latse

Latse Hernaniko Ereñozu auzotik Arano aldera jo eta lehenengo bihurgune itxian dago: adreilu gorriko tximinia bat nabarmentzen da bertan, lantegi baten hondakinen artean (eta haien atzean Txirrita bertsolari famatuari eskainitako oroitzarria). Autoa han utzi eta Aranoko errepidean ehun metro aurrera eginez bazterrean dagoen baserriaren paretik gora doan porlanezko bide zabalari ekingo diogu. Gorago langa batekin egingo dugu topo, luze gabe. Bideak basogintzarako pista bihurturik gora egiten jarraitzen du. Hurrengo bihurgunean pista zaharrago bat utziko dugu eskubi aldean, eukalipto basoan gora eginez. Beste bihurgune parea pasatu eta gero bidegurutze batekin egingo dugu topo, pinudi baten ertzean. Gora egiten duen pista nabarmenenera joko dugu orain ere, pinu artera sartuz. Laster egingo dugu topo langa batekin eta besteren bat ere bai pista berean gora egin ahala. Halako batean pistak gora egiteari utzi eta basoan galtzen da: behera egin gabe, eskubi aldean gora egiten jarraitzen duen arrastoa bilatu eta hari jarraituko diogu, gorago berriz bizkarrera atera eta pista nabarmenago batera heldu arte. Pista horri jarraituko diogu gora eginez beti, eskubi aldetik abiatzen direnak alde batera utziz. Hala helduko gara Agina aldera: han bukatzen da pista. Nola edo hala Lizarregi lepora heldu behar dugu, eta bide nabarmenik ez izan arren bidearekin asmatzeko errazena hurren bi gainak igotzea da, ekialdera joz.

BatenBat-k sortua, 2004, apirila 30 - 00:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Garde

Gardetik kilometro eta erdi pasa ostean hartu behar dugu ezkerretik ateratzen den pista. Ia ia 6 km beranduago uzten dugu kotxea, jadanik Gardeko mendilerroan gaude. Hemendik eskuinalderantz jarraitzen dugu gure helburua ikusten. jarraitzen ari garen pista ia ia tontorreraino eramaten gaitu baina gure ikuspegia gero eta zabalagoa da (besteen artean Ezkaurre, Alanok, Ori, Santa Barbara edo Virgen de la Peña ikusten dira). Hemendik joan daiteke Idoia puntaraino, bakarrik ordu erdi kostatzen da.