Ibilbideak: Oinez

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2004, urtarrila 25 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Kortazar
Eskema Kortazar - Iruia - Pagobedeinkatu - Irukurutzeta

Kortazarko (Karakate) aparkalekutik habiatu eta tontor hau Irukurutzetarekin batzen duen gandorra jarraitzen duen bidea da inguru hauetako ibilbiderik erabiliena. 4,5 kilometro luze da, eta PR-Gi 109 ibilbide labur bezala izendatua izan da orain dela gutxi. Marka txuri-horiak jarri dira nonahi bixitaria gida dezaten. Deba Behea eskualdeko Udaletxeetan eskura daiteke ibilbide hau azaltzen duen liburuxka.

Aldapa gutxiko ibilbidea da, eta larre, garosail, pinudi eta pagadiak zeharkatzen ditu. PR ibilbideak bazterrean uzten baditu ere, Kortazar eta Irukurutzeta artean badira aipagarriak diren bi tontor: Atxolin (864 m.) eta Kurutzebakar (895 m.).

Jose-k sortua, 2004, urtarrila 17 - 01:00
Kategoriak Ataun
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Eskema Lizarrusti – Lareo – Ubegizulo – Sarastarri - Sarastarri kobazuloa – Lareo – Lizarrusti

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.

inaxio-k sortua, 2004, urtarrila 5 - 01:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Villamayor

Herriaren gain-gainean dago eta bidea erraza eta laburra da. Elizaren paretik kalean gora abiatu eta zuzenean gora eginez herrialdearen goi aldera jo behar dugu. Han pista zabal batekin egingo dugu topo, lehendabizi eskubi aldera eta laster ezkerraldera joz ur biltegiaren azpialdetik pasatzen dena. Horixe da jarraitu beharreko bidea: mendebaldeko bizkarrera heldu arte zeharkatzen du hegoaldeko isurialde osoa eta bizkarrean gora egiten du gero, mendebaldeko harresiaren ertzaren oineraino. Handik aurrera xenda batek inguratzen du harresia iparraldetik, bost minuturen buruan gaztelurako sarbidea eskaintzen duten eskilararekin topo egin arte.

inaxio-k sortua, 2003, abendua 26 - 01:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Larraona

Herriaren goi aldetik bi pista abiatzen dira mendian gora: iparraldekoena da seinaleztatuta dagoena. Herriko kaleetan gora egitean, beraz, eskubi aldera jo behar duzue kalegurutzeetan. Halako batean herritik atera eta putzu handi bat betetzen duen iturria topatuko duzue: seinale ugari ikusiko duzue handik aurrera (marra hori eta zuriak, letreroak, posteak).
Iturriaren aldamenetik aurrera egin eta hurrengo bidegurutzean gora egiten duen pista aukeratu behar duzue. Ermita baten antzeko eraikuntza txikia bat eskubi aldean utzi eta burdinazko langa batekin egingo duzue topo. Hura zeharkatu eta pistan gora egin besterik ez dago. Bidea nabarmena da eta sarri ikusten dira bide seinaleak: zalantzaren aurrean nabarmenena edota gora egiten duena aukeratu, izan ere aldapa luzea da gainditu beharrekoa. Haritz mardulak eta ezpel ugari ikusiko dugu igoera guztian. Halako baten tontorraren hegoaldeko lepotik datorren bidearekin egingo dugu topo: hura utzi eta eskubi aldetik jarraituko dugu, iparraldeko lepoa eta Ilusiako haitzen bila. Bidea ez da estutzen hasten haitzarte ikusgarri horretara heldu arte. Handik aurrera bideak haitzaren magalean jarraitzen du, ezpel artean, halako baten haitzarte estu baten sartu eta gainaldera ateratzen den arte.

inaxio-k sortua, 2003, abendua 26 - 01:00
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Landerbaso

Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo errepideak batzen dituen Astigarragako Bentatik gora egin behar dugu, Listorretako parkeraino. Errepidea amaitzen den lekuan porlanezko pista zabal batek Idoiako leporaino eramango gaitu, Susperregi jatetxeraino: ez dago handik aurrera autoz jarraitzerik.
Jatetxearen gainean bertan dagoen mendia da Aldura eta zuzenean igo daiteke tontorreraino, baina askoz ibilbide entretenigarriagoa egin daiteke itzulinguru bat eginez igoz gero.
Mendia aurrez-aurre dugula ezkerraldean dagoen eukalipto basoan barrena sartzen den xenda hartu behar dugu, aurrean daukagun aldapa nabarmena saihestuz. Behera egiten du lehendabizi bideak eta gora gero, errekasto bat pasa eta pinudian sartuta. Bihurgune batzuen ondoren pagadian gora egiten jarraitzen du, Aldura baserriaren inguruko lepora heldu arte. Porlanezko pista batekin egingo dugu topo bertan. Hemendik ere igo gaitezke tontorrera, hamar minututan, aldapan gora abiatzen den xenda hartuta, baina aukera hau ere baztertu eta Aldura baserriaren paretik pasatzen den pista zabalari helduko diogu, pagadian barrena.

inaxio-k sortua, 2003, abendua 26 - 01:00
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Kontrasta

Errepide bazterrean dagoen plaza zabalean utzi autoa eta herria zeharkatuz goi aldetik aterako gara, hilerriaren parera. Ez dago zuzen-zuzenean igotzerik, goi aldeko hormak direla eta eskubi aldera joko dugu pagadiko itzala eta aldapa leunagoen bila. Bidegurutze batekin egingo dugu topo hilerria pasa eta bertan: eskubi aldekoa da hartu beharreko bidea, gora egiten duena utzita. Ur aska baten aldamenetik pasa eta burdinazko ataka batekin egingo dugu topo berehala.