- Otsondo mt.
- Amaiur
Alkurruntz aldetik Amaiur aldera luzatzen den mendi bizkarreko tontorra da Betarteko Haitza; haren aldean txiki ikusten da, baina Amaiur aldetik begiratuz gero paisaia gehien betetzen duten mendietako bat da. Alkurruntzeko joan-etorria Amaiurtik abiatuz gero, ibilbidea osatzeko mendi egokia da hauxe.
Gain aldean inguruetan horren ugaria den harkaitz gorrizta azaleratzen da gailurra atonduz, baina igoera eragotzi gabe. Alkurruntz aldeko lepotik gerturatuz gero erraza da igoera. Tontorra harripila xume batek markatzen du. Ikuspegia zabala eta trabarik gabea da.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
BETARTE III zutarria (54 m.ra) · BETARTE 1 ipar zutarria (257 m.ra) · BETARTE 2 hego zutarria (291 m.ra) · ERREKATXIPI etxola hondoa (487 m.ra) · MENDIXAR trikuharria (949 m.ra) · ETSAIN GAÑA harrespila (974 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..
