Ozpinarri mendia

zuriain·k

09/02/2016 - 14:33

Ozpinarriko gainaldea
Ozpinarriko gainaldea ©zuriain (20151219)
1153 klik
Altitud:1.132 m
Beste izenak: Olatrane
Lurraldea:Nafarroa

Laurinaga menditik bereizitako adar bat bezala besterik ez dute batzuek ikusiko Ozpinarri edo Olatrane mendia, baina gain interesgarria da, ohiko bideetatik aldentzeko ematen duen aukeragatik gehienbat. Mendia bera ere ederra da, malda handiko hegiak Gainekoleta errekak zulaturiko ibar estura amiltzen dituen bizkar erraldoi bat. Harrizko hiru tontor aurkituko ditugu, hegoaldekoa izanik altuena. Interesgarria izanen da txangoa Luzaideko errepidean hastea, hasieran Urtxeleneako etxeetara deraman errepidexkan barrena ibili beharko badugu ere. Beste aukera, txangoa Ibañeta inguruan hasi eta Laurinagatik jaistea alegia, askoz ere neketsuagoa gertatuko zaigu, itzultzean desnibela berriro igo beharko dugulako.

Comentarios

No comments.

Near targets

Laurinaga mendia (836 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.