Gutxi gora-behera 17.000 m2ko hedadura duen 16 harrespildun multzoa, 5 talde ezberdinez osatua: 1-5, 6-8, 9-11, 12-14 eta 15-16. Bertako kuartzitak eta arbela.
1.- Harrespil tumulurra. 7 m. diametrokoa. Lekuko ugarik osatzen dute, eta euren artean azpimarragarriak direlarik 0,20 m.ko altuerako 7.
2.- Harrespil tumularra. 9 m. diametrokoa. Lekuko ugarik osatzen dute eta hauen artean 0,30 m.ko batezbesteko altuerako 20 dira azpimarragarriak.
3.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Sasiz estalirik dauden lekuko ugarik osatzen dute.
4.- Harrespil tumularra. 9 m. diametrokoa. Sasiz estalirik dauden lekuko ugarik osatzen dute. Subitarte batek bere iparraldeko arkua du moztua.
5.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Lurrean ia azaleratzen ez diren lekuko ugariz osatua, 0.30 m.ko altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
6.- Harrespila. Ustezko diametroa 5 m.koa da. Pista eta subitarte batek moztua. Agerian lau lekuko daude, 0,60 m.ko altuerako bat nabarmentzen delarik.
7.- Harrespila. Ustezko diametroa 5 m.takoa da. Pista eta subitarte batek moztua. Agerian 8 lekuko daude, 0,50 m.ko altuerako 1 azpimarragarriak delarik.
8.- Harrespila. Ustezko diametroa 5 m.takoa da. Agerian 8 lekuko daude, 0,25 m.ko altuerako 1 nabarmentzen delarik.
9.- Harrespil tumularra. Diametroa 3,60 m.takoa da. Landaretzaz estalia. 15 lekuko ditu agerian, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
10.- Harrespil tumularra. Diametroa 4 m.takoa da. Landaretzaz estalia. 13 lekuko, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, ditu agerian.
11.- Harrespil tumularra. Diametroa, I-H 4,80 m.takoa da eta E-M 5ekoa. Agerian 22 lekuko ditu, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
12.- Harrespil tumularra. Diametroa 9 m.koa. Agerian 35 lekuko ditu, 0,90 eta 0,20 m. tarteko altuerako 17 nabarmentzen direlarik. 13.erakin sekantea da bere HEko arkuan.
13.- Harrespil tumularra. Diametroa 10,70 m.koa da. 36 lekuko ditu agerian, 1,20 eta 0,20 m. tarteko altuerako 16 nabarmentzen direlarik. 12.erakin sekantea da bere IMko arkuan.
14.- Harrespila. Diametroa 6 m.koa da. Agerian 4 lekuko ditu, 0,20 m. altuerako bi nabarmentzen direlarik.
15.- Harrespila. Diametroa 5 m.koa da. Agerian 7 lekuko ditu, HEko arkuko 3, 0,60 eta 0,15 m. tarteko altuerakoak, nabarmentzen direlarik.
16.- Harrespila. Diametroa 5 m.koa da. Bere IMko arkuan 3 lekuko ditu agerian, 0,30 eta 0,20 m. tarteko altuerakoak.
Egitura hauen tartean harkosko ugari daude, agian monumentu ezberdiei dagozkienak, baina endekatuak.
No comments.
Near targets
ETZELAko Txokoa* tumulua (30 m.ra) · ETZELAKO ARRITXURIAK harrespila (305 m.ra) · ETZELA mendebalde harrespila (367 m.ra) · UNAMENE harrespila (412 m.ra) · Leuneta / Unamuno mendia (449 m.ra) · UNAMENE ipar/ erdi/ hego harrespila (485 m.ra) · SAN MIGUEL SORO harrespila (897 m.ra) ·