Beorzulo mendia

zuriain·k

10/15/2020 - 13:32

Beorzulo
Beorzulo ©zuriain (2020-10-15)
4 klik
Altuera:1.229 m
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak:
  • Goñi
  • Lizarragako mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Dorrokotekako gainen ekialdeko azken tontorra dugu Beorzulo. Erliebe leuneko bizkar luzeen segida bat da, larre gozoz estalita. Lau haizeetara zabalik, paisaia zabalak ikusiko ditugu bertatik. Gailurraren hegoaldean Ernako ur putzu ederra dago, harbitxi txiki bat Andiako basoetan txertatua.

Gailurraren ekialdean, Santa Kiteria ermitaren hondakinak aurkituko ditugu. Napoleonen armadaren kontrako gerran, bolbora ekoizten omen zen han, eta haren berri jakinda, frantses soldatuek eraikina suntsitu egin zuten.

No comments.

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints