Laztegi mendia

zuriain·k

02/26/2016 - 13:45

Laztegiko gailurra
Laztegiko gailurra ©zuriain (2016-02-26)
1212 klik
Altuera:1.200 m
Beste izenak: Otsaberri
Abiapuntuak:
  • Urkiaga
  • Eugi eta Irurita arteko errepidea
Lurraldea:Nafarroa

Okoro mendian punturik altuena duen mendikatetxoak hainbat gain aipagarri ditu, Kintoko pagadi garbien gainean nabarmentzen direnak. Altuenak belar gozoz estalita dauden bitartean, mendikate nagusitik bereizitako adarrak oihanak irentsita egoten dira. Laztegi (edo Otsaberri, garai bateko mendi gidek izendatu bezala) erdi bidean dago: Pago eta pinuak gailur harritsutik metro bakar batzuetara iristen dira, baina aukera izanen dugu gailurretik paisaia urrunak ikusteko. Gain honen interesak, jakina, Kintoko oihan ederra zeharkatzean datza, Nafarroako zabalenetakoa, eta Irati ez bezala, nahiko bakartia.
Gailurrean buzoi bitxi bat aurkituko dugu, erdi lurperatua, eta San Fermin batez apaindua. Txangoa luzatu eta aberastu nahi izanez gero, eta Okoro dagoeneko zapaldua badugu, aukera izanen dugu mendebaldeko gain oihantsuak bisitatzeko: Mugadena, Xaukadi, Leateko harria... Beharrik, mendi aski eta sobera dugu gure urratsak galtzeko.

No comments.

Near targets

ERNAZABALGO SOROA harrespila (516 m.ra) · OTARRA BIZKARRA harrespila (618 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints