Izanze mendia

zuriain·k

04/22/2015 - 08:30

Mairuiturria
Mairuiturria ©zuriain (20090100)
1325 klik
Altuera:806 m
Abiapuntuak: Zuntzarren
Lurraldea:Nafarroa

Arriasgoitiko ibar luze eta lasaian mendi interesgarri asko daude, gehienak harkaitz bakartiak, pinudi sarrien gainetik nabarmentzen direnak. Izanze ordea ez dugu horietakoa. Bizkar borobiltxo bat da, baso zail batez estalita. Mendia inguratzen duten bideak zabalak badira ere, erraztasunak desagertu eginen dira gailurrera hurbildu ahala. Ehiztariek bakarrik erabiltzen dituzten bidexkek tontorrera hurbilduko gaituzte, baina punturik altuena zapaldu nahi duten horietakoak bazarete, presta zaitezte basurdearena egiteko. Gailurretik ezer gutxi ikusiko badugu ere, bideak ederrak dira, eta San Antonioko ermita dagoen lepoa bisitatzea merezi du, haurrekin joateko toki aproposa.

No comments.

Near targets

San Antonio eraikina (651 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints