Megalito mota:Menhir
Megalito eremua:URBASA
Aurkitzailea(k):I. Elizegi Egilegor
Noiz aurkitua:
2009-07-18
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
4 puskatan hautsitako harri zabal bat ematen du. Puska guztiak lodiera berekoak dira eta horietako bat oso sendo dago lurrean sartuta, bertikalki. Osorik hartuta 3 metro inguru luze izango da, eta metro bat zabal.
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:1147 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Iturriak:Beste bat
Komentarioak
Near targets
Agaria eraztun-tumulua (6 m.ra) · EKAIZA tumulua (55 m.ra) · EKAIZA II tumulua (685 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
ZORIONAK!!
Zorionak, Inaxio! Gaur bertan nire lagunak, Hilharriak taldekoak, --nik ezin nuen, katxis--
Dulantz aldean egon dira eta zutarri posible hau ikusteko aprobetxatu dute eta...BINGO!!
Zutarria da. EKAIZA du izena.
Zuri uzten dizut ohorea datu guztiak jartzeko, data eta izen abizena(k).
Ikusten,Inaxio? Esperantza ez da galdu behar. Aurkikuntza berriak etorriko dira.
Gero arte!
Eskerrik asko Alfonso, poza
Eskerrik asko Alfonso, poza ematen du holako albiste bat jasotzeak!
Egia esan, zer pentsatua eman dit harri honek. Pusken kokapenak bereiziki. Lau puska horiek harri berarenak direla ematen du, baina bat oraindik tente, lurrean sartuta, beste bi elkarren ondoan eta laugarrena, bereizita, beste aldean. Puskak egoera horretan nola gelditu diren asmatu ezinik nabil oraindik.
Pentsatzen det arrazoi multzo bat izango dela: harriaren berezko zartadurak eta pisua bera, higadura, inguruko lurzoruaren bilakaera, inguruan hainbeste urtean hazitako zuhaitzak... baina bitxia da gero honen egoera.
Zorionak, Inaxio! Nola
Zorionak, Inaxio! Nola sentitzen da bat EHko arkeologiaren historian sartuta? Bilaketan emandako hainbeste kilometrok saria merezi zuten! Eta hau lehena besterik ez da izan!
aix, egia esan, nik
aix, egia esan, nik megalitoak nonahi ikusten ditut... ebidenteenak bakarrik erakusten dizkizuet! baina nik trikuharri bat aurkitu nahi dut, txapela eta guzti! ;-)